Guztia Saunier Duvalentzat

Koldo ospatzenGaurko etapak bi sektore zituen, eta erlojupekoan ondo moldatzen zirenek arratsaldean saio polita zuten liderrari denbora kentzeko. Saunier taldeak, ordea, lan bikaina egin du. Goizeko etapa beraien esprinterrak irabazi du, Ventosok (ez da harritzekoa) eta hori gutxi balitz, arratsaldean Koldo Gilek erakustaldia eman, erlojupekoa irabazi, guztiei tartea handitu eta Itzulia erabakita utzi duela esan genezake.

Bihar, azken etapan, eraso asko izango da baina indartsuena izaki, etapa kontrolatzeko arazo handirik ez dutela izango iruditzen zait. Bihar bai; bihar lana serio egingo dute Saunier Duvalekoek. Eta ez harritu Arrateko gainean liderra bera nagusitzen bada.

Orbeak etapa, Koldo Gilek Itzuli erdia eta Euskaltelek lana

Villega eta GilAzkenean iritsi da etapa zoroa eta ihesaldi arriskutsua. Lasterketako garailea markatu zezakeen ihesaldia. Liderraren taldeak, Saunier Duvalek, aurreko egunean lana beltz egin ondoren, gaur dena pikutara botatzea nahiago izan du. Euskaltel-Euskadik, etxeko taldeak, itzulia irabazteko bi gizon indartsu dituela eta teorian erlojupekoan Koldo baino hobeto moldatzen direnaren aitzakian. Penagarria. Eta gainera esango dute ihesaldian 3 gizon zituztela sartuta. Horrek ez du logikarik. Euskal Bizikleta ez irabaztea ez zitzaiola batere axola adierazi du jarrera horrekin.

Azkenean, etxeko taldeak oso akats larria egin dutelako (ihesaldian hiru gizon indartsuetako bat ez sartzea ez dut ulertzen nola gerta daitekeen ihesaldian 42 txirrindulari egonda) Itzuliko ardura hartu, ihesaldian zituenak atzeratu, eta lana beltz egin behar izan dute aurrekoek tartea modu eskandalugarrian handitu ez zezaten. Banan-banan, taldekide guztiak erre ditu talde laranjak eta baita liderrak ere, Haimar ezik. Continue reading “Orbeak etapa, Koldo Gilek Itzuli erdia eta Euskaltelek lana”

Koldo Gil oso indartsu

Koldo GilArazo asko ari da izaten nahi bezala entrenatzeko eta nahi adina lasterketatan parte hartzeko baina halere oso indartsu dagoela ikusteko aukera izan dugu. Azken gainean jo eta atzeko tropeltxoa ez da gai izan burlatarra harrapatzeko. Honela, Euskal Bizikletako etapa garaipena eta lidergoa Koldo Gilentzat eta ea orain norbait gai den lehen postu hori Koldori kentzeko. Ikusiko dugu.

Euskaldunei dagokionez, bikain. Lehen tropelean mordoska bat sartu ziren eta ea garaipenerako lehian bat baino gehiago ikusiko ditugula dirudi. Ea egia den.