Dudaz jositako 4 egun: kontu kinielarekin…

Jan UllrichGaur jakin dugu Tourreko antolakuntzak Astaná-Würth taldeari Tourrean parte ez hartzeko gonbitea luzatu diola. Saiz-en taldeak errekurtsoa aurkeztu du, eta bitartean badirudi Vinokurov Tourrean izateko talde baten bila hasi dela (gogoan izan berak ekarri zuela Astaná babesle bezala Libertyk taldea uztean).

Nahas-mahaste honek Jan Ullrich ere busti du, eta oraingoz aldarrikapen ofizialik ez badago ere itxuraz Tourrak T-Mobile taldeari Jan eta Oscar Sevilla gabe joateko eskatu die. Frogak argi izan gabe erabakiak hartzen ari dira eta txirrindularitza leku penagarri batetan gelditzen ari da: egunkarien lehen orrialdean, baina odolez jantzitako titularrekin. Eta guzti hau Tourra hasteko lau egun baino falta ez direnean.

Tropela Elkarteak dortsalak eguneratu ditu azken berrien arabera (Thomas Dekkerrek ere Tourrera ez joatea erabaki du, honek forma punturik aurkitu ez duelako), eta hurrengo egunetan joango gara gertakizunen ildoan erabakiak hartzen.

Gauzak horrela, ez ahaztu larunbata baino lehen kinielari begiratu bat ematea!