KAIKU eta ASTANA-WÃœRTH

KaikuKAIKUk atzo jakinarazi zuenez, aurten amaitutzat emango du KAIKU txirrindulari taldeari ematen zion babesa. Jakina zen proiektu hau motza izan zitekeela, bi urteotako kontratua sinatu baitzuten. Nahiz eta KAIKUk positiboki baloratu bi urteotako lana, seguru nago Espainiako Itzulian parte hartu ezin izanak bere pisua izango zuela. Pena. Beharbada taldeak beste babesleren bat aurkitzeko aukera izan dezakeela dirudi. Ia egia den!

Liberty izena zeraman taldeari dagokionez, berriz, Tourrean parte hartzeko arazorik ez duela izango dirudi. UCI Pro Tourreko Kontseiluak aztertu berri ditu ASTANA-WÃœRTH taldearen egoera finantzieroa eta guztia zuzen omen dago. “Operación puerto”ri dagokionean, Kontseiluak ez omen du jaso behar besteko informaziorik Espainiako Justiziaren partetik taldeari parte hartzen ez uzteko erabakitzeko. Comunitat Valencianaren kasuan, ordea, kontrakoa izan da eta gonbidapenik gabe geratu da. Norberak atera ditzala bere ondorioak.

Mikel Artetxerentzat Asturiasko 4. etapa!

Asturiasko Itzulia 2006Asturiasko Itzuliko 4. etapa eguraldi oso kaskarrarekin egin behar izan zuten, euripean. Horrek lasterketa asko gogortu zuen eta borroka askoren ondoren ihesaldiko gizonek tropelarekiko abantaila txiki batekin iristea lortu zuten. Iheskideen artean azkarrena larrabetzuarra izan zen. Zoronak Mikel!!

Denboraldia talderik gabe zela hasi zuen eta bere talde berriarekin, 3 Molinos, sinatu zuela hilabete besterik pasa ez den arren helmugan besoak altxata sartzeko aukera izan du. Forman dugu euskalduna eta bere abiadurari esker urteko lehen garaipena bere zakura. Ea zortea duen eta gauzak ongi irteten zaizkion!

Asturiasko Itzulia nahiko emankorra izan da euskaldunontzat. Hirugarren etapa, Euskaltel-Euskadi taldeko Samuel Sanchez asturiarrak irabazi baitzuen. Sailkapen nagusian euskaldunik onena Amets Txurruka gaztea (Barloworld) izan dugu 9. postuan. Zorionak Ametsi ere, Tropela.net-eko jarraitzaile sutsuari, lan bikaina egiten ari baita profesionaletako bere lehen urtean.

Talde indartsuak eta ahulak

Astana-WurthBolo-bolo zebilen zurrumurrua azkenean baieztatu da. Comunitat Valenciana taldea Tourretik kanpo uztea erabaki du ASOk, berauek duela hilabete batzuk luzatutako gonbidapena atzera bota ondoren. Duela hilabete inguru Espainian izandako “Operación Puerto” ospetsuan Labarta, taldeko bigarren zuzendaria bertan sartuta zegoenaren aitzakian berriro ere kanpoan utzi du Tourreko antolakuntzak. Ez ahaztu, Manzano kasuak irten zuenean ere, ordungo Kelme taldea ere Tourretik kanpoan utzi zutela.

Egia esateko, berri honek ez nau harritzen. Egia da azkenean kaltetuenak betikoak direla, txirrindulariak, baina ez zait oso harrigarria egiten erabaki hau. Hala ere, badago Comunitat Valenciana taldearekiko erabakia baino gehiago zirrarazten nauen beste bat. Astana-Wurth (aurreko Liberty Seguros taldea) taldearekin hartuko den erabakia. Continue reading “Talde indartsuak eta ahulak”

Marino Lejarreta

Marino LejarretaAurrera Marino,
aurrera Marino,
zu zera hobia
beste guztiak baino!
Marino Lejarreta beste guztiak baino hobea zen. Marino zen euskaldunek maiteen zuten ziklista; neuri ere gustatzen zitzaidan, nahiz eta Julian Gorospe nahiago izan.

Marino Lejarreta beste guztiak baino hobea zen. Mendian gora erraz joaten zen; itzuli handietan nabarmentzen zen, eta horri eskerrak, meritu handiko garaipenak lortu zituen. Nire lagunak, Marinozalea bera, Vuelta (a España) irabazi zuen bakarra Marino zela esaten zigun beti (ez Cabestany-k eta ez Gorospek ez baitzuten halakorik lortu). Nik, beti erantzun bera ematen nion, aitonak kontatua, noski: Angel Arroyok irabazi zuela 1982ko Vuelta hura, nahiz eta gero dopina zela-eta, deskalifikatu egin zuten. Continue reading “Marino Lejarreta”

Koldo Gilen erakustaldia Suitzan

Gil SuitzanA ze erakustaldia burlatarrak Suitzako itzuliko 6. etapan eman duena. Suitzako mendi garaietan oilarren borroka hasi denean hortxe egon da Koldo Gil, burua hotz. Unerik aproposenean erasoa jo eta bakarrik ekin dio maldaren azken kilometroei. Aurretik zihoazenak harrapatu, gailurrera heldu eta ziztu bizian jeitsi ditu helmugarako geratzen ziren kilometro apurrak. Etapa eta lidergoa berarentzat. Nafarraren atzetik Jorg Jasche eta Jan Ullrich izan dira indartsuenak.

Hiru hauen artetik irtengo da aurtengo Suitzako itzuliko garailea. Ea Saunier Duvaleko txirrindulariak besteekiko abantaila zertxobait handitzen duen, igandeko erlojupekoan maillot horia galdu nahi ez badu.

Lan bikaina Koldorena. Ea bukaera ezin hobea ematen dion egindako lanari.