Mayo nagusi!

Mayo DauphinenGaur jokatu da Dauphiné Libéréko etapa erregina eta Mayok irabazi. Gainera 1:20ko tartea atera dio bigarren izan den Valverderi.

La Croix de Fer mendate handian gora Mayo, Arrieta, Valverde eta Arroyok osatutako laukotea izan da lasterketa buruan. Atzetik, Leiphemer liderra eta Moreu distantziak mantentzen izan dira uneoro.

Azken mendatean gora, ordea, Valverde eta Mayo izan dira aurrera jo dutenak eta igorrekoak azken kilometroetan erasoa jo eta La Toussuiren garaipena eskuratu du. Garaipen garrantzitsua benetan. Continue reading “Mayo nagusi!”

In-du-rain! In-du-rain!

1996ko uztaila. Bizitza txokolate eta yogurt zaporeko izozki bat bezain gustagarria zen artean. Aznarrek Felipe Gonzalez garaitu zuen hauteskundeetan, Deep Blue superordenagailuak Gary Kasparov xakean eta Dolly izeneko ardi bat klonatu berri zuten Inglaterran, baina guri bost. Herriko festak etxean estudiatzen pasa ondoren, azterketak bukatu eta gauza bakarra genuen buruan: gure sufrikario guztiak San Fermini ordainaraztea, kalimotxoetan.

Burundesa hartuta, hiru lagunek jo genuen Iruñara. Kamiseta zuria, galtza motzak eta zapi gorria. Hanka lurrean ipini orduko, udaletxeko balkoitik etxaferoa nola, ilusio eta presa beraz hartu genuen alde zaharrerako bidea. Esan beharrik ez dago. Ez genuen San Fermin topatu. Continue reading “In-du-rain! In-du-rain!”

“Bide bazterretik” atala

Bide bazterretikUrteko ekitaldi nagusia gerturatzen ari da eta Tropelean ere berrikuntzak martxan jartzeko garaia iritsi da. Berrien artean atal berezi bat gehitu dugu, Bide bazterretik izenekoa eta bertan kultura munduko, kirol munduko eta kazetaritza munduko pertsona ezagunen artikuluak biltzen joango gara. Argazkian ikus daitekeen bezala, bide bazterretik jende askok jarraitzen du txirrindularien jarduna, lepoa luzatuz. Artikulu hauetan txirrindularitza handik edo hemendik ukitzen duten kontakizun historikoak, gertakizun bitxiak eta beste edonolako gogoeta nahiz xelebrekeriak irakurri ahal izango ditugu. Hasteko, lehen harribitxia Xabier Etxabek bidali zigun Juliani buruz eta bigarrena Xabier Etxeberriak idatzi du Iruñako pasadizoak Indurainekin lotuz. Beste batzuk ere lanean jarri dira eta ttanttaka ttanttaka gehiago ere animatuko direlakoan gaude.

Espero dugu hauen kalitatezko testuekin guk bezainbeste gozatzea. Zuen iritzia ere jaso nahi genuke, beraz, animatu idaztera eta erantzun lasai.

Norbaitek bere historio bitxia kontatu nahiko baligu [email protected] helbidera bidali besterik ez du.

Emakumeak bizikleta gainean

Bihar hasiko da Iurreta Emakumeen bira. Hemeretzigarren edizioa da aurtengoa eta igandera bitartean lau etapa jokatuko dira. Bertan izango dira besteak beste Susanne Ljungskog suediarra, Nicole Brandli suitzarra, Fabiana Luperini italiarra, Diana Ziliute lituaniarra, Svetlana Bubnenkova errusiarra edo Theresa Senff alemaniarra. Eneritz Iturriagak ere lasterketan parte hartuko du nahiz eta aurreko egunetan gaixo izan den.

Susanne LjungskogAtzo, berriz, Durango-Durango klasikoa jokatu zen euskal errepideetan eta garailea aurrez aipatu dugun Susanne Ljungskog suediarra izan zen. Saiatu gara sailkapena nola geratu zen jakin nahian, baina ez da posible izan. Beharbada hurrengo orduetan argitaratuko dute.

Zoritxarrez ez zaio behar besteko arreta jartzen emakume profesionalei nahiz eta aste honetan eliteko emakume txirrindulariak Euskal Herrian diren. Salaketa txiki bat egin nahiko genuke gure txoko honetatik, batez ere gero eta emakume txirrindulari gehiago direnean gure artean.

Ia-ia podiumean hiru euskaldun

Koldo irabazleGaurkoan bai. Koldo Gilek atzo Euskaltel-Euskadiko aurrikuspenak zapuztu bazituen ere, gaurkoan David Herrerok Arrateko igoeran etapa garaipena lortu ahal izan du. Honekin ehun dira Euskaltel-Euskadik lortutako garaipenak.

Koldok ez du hutsik egin eta erraz eutsi dio lidergoari. Aurtengo edizioan bera izan da garaile nagusia itzuliaz gain bi etapa garaipen lortuaz. Bigarrena, Herrero bilbotarra 44 segundora. Azkenean, etapa, sailkapen nagusiko 2. postua eta erregulartasuna eta mendiko sailkapenak irabazita, Euskaltel-Euskadi ez dela esku hutsik geratu esan genezake. Continue reading “Ia-ia podiumean hiru euskaldun”