Deabruaren erritmoan

Euskal Herria bezala, eguzkia Ardenetako bazterrak ederki berotzen ari da. Horrek zale asko eraman ditu gaur Fleche-Wallone klasikoaren helmugara, Huy-ko aldapara alegia. Zale andana, benetan. Giro bikaina denentzat. Beno, guztientzat ez: Gilbertek erasoa jo duenean Huyn gora, haren atzetik zetozen ziklista guztiek majo sufritu dute. Infernua bilakatu zaie azken aldapa. Omega Pharma Lotto taldeko txirrindularia bakar-bakarrik joan da gorantz. Inork ezin izan du kate motzean lotu. Honenbestez, joan den igandean Amstel Gold Racen nagusitu ostean, Fleche-Wallone ere eskuratu du waloiak. Alegia, etxean nagusitu da. Continue reading “Deabruaren erritmoan”

Sanchezek irabazi du Arraten; Itzulia, airean

Euskaltel-Euskadi taldea, iaz bezala, ez da esku hutsik joango etxeko itzulitik. Sanchezek irabazi du Arraten. Movistar taldeko Tondok erronka bota du Arrateko maldetan, baina haren atzetik zihoan bederatzikoteak harrapatu du azken kilometroetan. Larunbateko erlojupekora 10 ziklista iritsiko dira 10 segundoren bueltan, ostiraleko etapan inork ezustekorik ematen ez badu behintzat.
Continue reading “Sanchezek irabazi du Arraten; Itzulia, airean”

Kiryienka, bila dabilena

Zumarragako etapa bukaerako aldapatzarrak zerbait argitu zigun: Martin eta Leipheimer jokoz kanpo geratu ziren. Lekunberrin bukatutakoak, ordea, ez du pistarik eman. Movistar taldeko Kiryienkak eraman du etapa Azpirozeko jaitsieran ihes eginda. Larunbatean, ozta-ozta ihes egin zion garaipenak Lizarran, baina gaur bai, gaur inork ezin izan du harrapatu. Bestalde, Kloden lider da. Continue reading “Kiryienka, bila dabilena”

Euskal Herrian mozorrotzea alferrik da

Euskal Herriko Itzuliak lehen etapan bertan bereiziko ditu lastoa eta garia. Litekeena da 20 edo 30 txirrindularik baino ez eustea itzulia irabazteko aukerari. Izan ere, Zumarragan hasi eta bukatuko den saioan ziklistek La Antigua aldapatzarra igo behar izango dute helmugatik oso gertu. Bigarren etapa, bestalde, Lekunberrin bukatuko da eta Azpiroz mendateak are gehiago xehetu dezake faboritoen multzoa. Beraz, hasieratik egurra. Beharbada hirugarren etapa, Zuia-Murgian bukatuko dena, ez da horren erabakiorra izango, baina ostegunean Arrateko gainean aldea egongo da batzuen eta besteen artean. Ostiralean Zallarako bidean ziurrenik sailkapen nagusirako hautagaik ez dira gehiegi mugituko, indarrak larunbateko erlojupekorako –Zallan bertan- gordetzea nahiago izango baitute. 24 kilometroko erlojuz kontrako saio gogorra izango da, Bezi eta Avellanedako gainak igo beharko baitituzte. Ibilbideari gainbegiratxoa emanda, bistan da lehen bi etapek asko argituko dutela sailkapen nagusia. Arnasa hartzeko edo hauspoari buelta emateko aukera izango da astean, baina gaizki hasten denak jai du.
Continue reading “Euskal Herrian mozorrotzea alferrik da”