Quintana itzuli da

bettiniphoto_0202012_1_full_670-1
Kolonbiar txikiak Tirreno-Adriatikoa astebeteko itzuliaren edizio berri bat gaineratu du. Larunbateko etapan, Terminillon elurpean amaitu zena, erakustaldi eman ostean Movistar taldeko 2015ko Frantziako Tourreko lider eta hautagaia mahai gainean kolpe sendo bat eman du.

San Luis-eko itzulian ezin izan zion Dani Diaz argentinarrari aurre egin. Kolonbiako txapelketan ere eroria izan zuen eta horrek planak eraldatu zizkion – arrazoi horregatik Andaluziako Itzulian ez zen egon. Zertarako gai zen askok ez zekiten. Begi bistan geratu da: Quintana on bat ikus dezakegu 2015 honetan.

Iaz, Contadorrek izugarrizko erakustaldia eman zuen itzuli berdinean. Sekulako erakustaldia eramanez poltsikoratu zuen Neptunoren hiruhortza sari bezala duen lasterketa. Uztailean berriz gogotsu ikusi arren, eroriko batek bere helburu nagusiaren borrokatik at utzi zuen (hala ere urtea ondo amaitzea lortu zuen Vuelta bereganatuz).

Buruhausteak besterik ez digute emango lau handiek kinielak egiterakoan (Nibali –Astana-, Contador –Tinkoff-Saxo-, Quintana –Movistar– eta Froome –Sky). Italiarrak iaz bezala pattal hasi du urtea baina Italiako txapelketaraino ez zuen bere gaitasunaren berririk eman. Madrildarra maila onean dago, baina ez dago iaz bezain sasoitsu edo gutxienez ez da hain erraz gailentzen besteekiko. Kolonbiarra ikusi dugu zertarako gai den eta Kenian hazitako Britainiarrak Andaluzian sekulako sasoia erakutsi zuen Contador oso on bati garaituz baina azken orduko osasun arazoek bi itsasoetako lasterketan ez parte hartzera bueltatu dute.

Zer egingo dugu? Ez dakit. Ziur daukadan bakarra: izango dugu aukera disfrutatzeko txirrindularitza onaz eta urteko zita oso garrantzitsuez (Milan San Remo igande honetan, Euskal Herriko Itzulia, Ardeenetako Hirukoa eta Roubaix apirilean…). Kinielako txapelketa klabeak iritsi arte puntu pilaketa handiak (edo galerak) izateko badaukagu zer gozatuaz.

Argazkia: cyclingnews.com

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.