Edizio irekia mendeurreneko Giroak dakarkiguna. Hautagairik sendoenek ibilbide orekatu bati egin beharko diote aurre, ohikoa baino mendi eramangarriagoarekin (min egiteko lain egongo den arren) eta bakarkako erlojupeko luze bakarra aurkezten duelarik. Hori bai, berau azkeneko urteotako saiorik gogorrena izango da ezbairik gabe. Guzti hau kontuan izanda, azter ditzagun, labur bada ere, lehiaketaren aurreneko multzoa osatzen duten gizonak.
– Ivan Basso: kiniela guztietan gorenean azaltzen da, eta ez da harritzekoa. Liquigas-ekin sinatu zuenetik lasterketa hau du begiz jota, eta Maiatzaren 9a gerturatuz joan ahala bere sasoi puntua erakutsiz joan da. Lehenbizi Tirreno-Adriaticon maila ona azaldu zuen, eta berriki Trentinoko Giroa bereganatu du. Ez da seguru asko orain hiru urte aurkariak txikitu zituen txirrindulari bera izango, baina azkeneko egunean (Milanon beharrean, Erroman aurtengoan) arrosaz jantzirik egoteko dohai guztiak dauzka lonbardiarrak, bere erlojupeko saioek zalantza puntu txiki bat sortarazten badute ere. Nolanahi ere, apustu seguru xamarra.
– Marzio Bruseghin: ia urteroko legez, Giroko irteerara bere burua gehiegi erakutsi gabe helduko da. Normalean honek ez du oztopo bat suposatzen bere kasuan behintzat, eta horrenbestez kontuan hartu beharko da Lampre-ko gizona. Hala ere, Continue reading “Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (I). Hautagai nagusiak”
15 egun barru hasiko Italiako Giroa, ehunurteurrenaren Giroa. Ez da ehungarren ekitaldia, 92.a baizik, baina 100 urte betetzen ditu Giroak eta beraz, aurtengoa berezia izango da. Berezia izatea nahi zuten antolatzaileek eta ibilbidean esperimentuak txertatu dituzte: Taldekako erlojupekoa Venezian, bakarkako erlojupeko oso luzea (61 km), 83 km-ko etapa laburra izugarrizko igoerarekin (Blockhaus), 100 itzuliko zirkuitua Milanon, Erromako amaiera eta nola ez, mendi eta aldapatxo ugari… Baina Giro hau benetan erakargarria egiten duena beste gauza bat da: Lance Armstrong-en parte hartzea!
Tropelean %4,6ak egin du italiar honen alde, beraz, inor gutxik espero zuen asteburu honetan egin dituenak egiteko gai izango zenik. Ikaragarrai Alpe Di Pampeagon amaitzen zen etapan emandako erakustaldia: Passo mendiaren gora erasoa jo eta Alpe Di Pampeagon gora atzetik zituenei denbora atereaz. Egia da azken bi kilometroetan asko sufritu zuela, baina garaipen itzela lortu zuen bere herkide zen Pantaniren antzera.