Gogoan dut 2010eko Tourreko azken aurreko etapa. Andy Schleck luxenburgotarrak bakarkako erlojupekoan gauzak zail jarri zizkion Contadorri. Ikusi diogun erlojupekorik onena izan delakoan nago. Gertu izan zuen oso garaipena, eta 2011ko Tourrerako erlojupekoa gogoz hobetuko zuen promesa egin zuen.
Atzo RadioShack-Nissan-Trek taldearen aurkezpena zertxobait jarraitzen izan nintzen. Aurkezpen ekitaldiarekin batera webgune berria ere martxan jarri zuten: RadioShackNissanTrek.com. Aurten soinean eramango duten maillot berriaz gain, sarrerako orriaren oinean zenbait txirrindulariren izenak eta banderak agertzen zirela ikusi nuen. Eta horien artean Haimar Zubeldia eta Markel Irizarrek aldamenean ikurrina bana zutela konturatu nintzen.
Bandera edo herritartasun kontua ere mintzagai izan dugu askotan Tropelan bertan ere. Nik nire iritzia argi dut: bakoitzak gehien sentitzen duenaren araberako bandera erabil dezala. Euskal herritar naizen aldetik, nire uste aurrera pausu garrantzitsutzat jotzen dut txirrindularitza profesional mailako talde batek euskal txirrindulariei horrelako aukera ematea. Era berean, txalogarria iruditzen zait bai Haimar Zubeldia eta baita Markel Irizarrek ikurrinaren alde egitea.
Seguru polemikarako gaia izango dela, bai orain eta bai gero ere.
Aurtengo Frantziako Tourra “fair play“ak baldintzatutakoa izan dela uste dut. Gogoan izango duzue nola Span amaitu zen bigarren etapa hartan Chavanel-ek etapa eta liderraren maillota eskuratu zituela Cancellarak “lasterketa gelditu zuelako” izan ziren erorikoak tarteko. Gehienek lasterketa geratzea txalotu zuten egun hartan, baina harbideetako etapan Frank Schleck erori arren ez ziren ez Cancellara ez eta Andy anaia bera ere geratu eta horrek niri jokabide interesatua izan zela iruditu zitzaidan.
Kontraesan hauek albo batera utzita, lasterketaren irabazlea Andy-ren bizikletaren kateak baldintzatu zuen. Gogoan izan etapa honetan 39 segundo galdu zituela Andyk (benetan pattal ibili zen katea bere lekuan jartzerakoan) eta justu horiek behar izan zituen Contadorrek azken erlojuaren kontrako saioan 2010ko Tourra irabazteko.
Bigarren bideo hau, berriz, 15. etaparen ondoren Pintokoak interneten argitaratu zuena da. Bertan barkamena eskatzen agertu zitzaigun arazo mekanikoaz jabetu ez zela eta. Hau ere “fair play”aren jokoan sartzeko beste kontu bat zalantzarik gabe.
Andy eta Contador izan ziren Tourreko bi protagonistak, “betiko lagunak” gertaerak gertaera. Hirugarrena Armstrong izango zelakoan geunden eta horregatik zegoen hautagai nagusien artean. Hala ere Texaseko txirrindulari beteranoak prologoan indarrez zela erakutsi arren, egunak aurrera joan hala lasterketa irabazteari agur esan zion. Hala ere, Armstrongek Eliseo zelaietan podiuma zapaldu zuen nahiz eta taldekako sailkapeneko irabazle moduan izan bazen ere.
Azkenean Eliseo zelaietan Contadorrek jantzi zuen maillot horia eta hirugarrenez Tourra berarentzat izan zen. Baina orain hilabete batzuk bere gernuan aurkitutako klenbuterol arrastoak direla eta, Tour hori eskuetatik joango dakioke. Hemen duzue bere agerraldia prentsa aurrean notizia medioetan filtratu ondoren.
HaimarrekRadioShack taldeak berarengan jarritako konfidantza eskertu du. Talde buru ekin zion itzuliari. Prologoan bikain aritu zen eta irabaztea lortu zuen ehunenekoei esker izan bazen ere. Hurrengo egunean lidergoa galdu zuen eta gaur arte, azken etapa jokatu den arte, ez da sailkapen nagusiko lider jarri. Gaur taldeak asko lagundu dio, baina berak ere bikain erantzun du helmugan aurreko multzoan iritsi baita.
Esan bezala, Haimar garaile izan da prologoko ehunekoi esker. Bigarren Poels sailkatu da gaurko etapako garailea, eta hirugarren Moncoutie.
Hau da Haimarrek Euskal Bizikleta 2000an irabazi zuenetik irabazten duen lehen itzulia. Zorionak Haimar!!