
Premiazko podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), koronabirusak Italiako lasterketan eta Tropelaren denboraldi hasieran izango duen eraginaren ingurukoak biltzen dituzte
Euskara, teknologia eta txirrindularitza

Premiazko podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), koronabirusak Italiako lasterketan eta Tropelaren denboraldi hasieran izango duen eraginaren ingurukoak biltzen dituzte

Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), koronabirusak izan dezakeen eraginaz gain datozen lasterketetan, Euskaltelen itzuleraz eta azken lasterketez aritzen dira, tartean, Mosconen (INS) jarrera kaxkarraz.

2014ko abenduaren 11ean ospatu zen #txirrindandtweets mahai ingurua. Bertan Arritxu Iribar, Jon Odriozola eta Igor Gonzalez de Galdeano inguratu genituen Euskaltel-Euskadi-ren ondorengo garaiaz hitz egiteko, postEuskaltel. Han ezagutu genuen Muriasen berri Jonen ahotik eta orain, 5 urte beranduago, proiektua bere ibilbidearen amaierara iritsi dela jakin berri dugu.
Eneko Garate (egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) ekitaldi hartan esandako hainbat pasarte gogora ekarriz, egungo egoeraren inguruko hausnarketa podcast hau prestatu dute. Badirudi 5 urte hauetan gauzak ezer gutxi aldatu direla, solaskideak saioaren amaieran baikor agertzen badira ere.

Espainiako Vueltako azken aurreko etapan erakustaldia Pogacar (UAD) gazteak eman zuen. Urrutitik erasoa jo eta errentan Vuelta irabazi duen Roglic (TJV) eta bigarren amaitu duen Valverderi (MOV) minutu t’erdiko tartea atera zien. Quintana (MOV) eta Lopezi (AST) denbora gehiago, nahikoa podiumeko postuan sartzeko eta gazterik onena izateko aldi berean.
Etapak eman zuenaren inguruko podcasta duzue hau entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean.

Cavagna (DQT) gaztea izan da 19. etapa garaipena lortzeko aurtengo Espainiako Vuelta honetan. Ihesaldian sartu zen frantziarra eta 24km-ren falta jotako erasoari eutsiz, etapa garaipena lortu du Toledon.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan baina bai eztabaidarako parada. Izan ere 66kmren falta eroriko handi bat izan zen, tartean Roglic (TJV) eta Lopez (AST) kaltetuak izan zirelarik. Une horretan Movistarrek aurrean tiratzeari ekin zion minutuko tartea ere ateraz aipatutako faboritoei, nahiz eta beranduago geratzea erabaki zuten. Esan bezala, eztabaida zabaldu du gertakariak.
Etapak emandakoa eta gaurko azken etapa erabakigarriaren inguruan mintzatzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.