#491 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra

Azkenean, ohiko egutegira bueltatuta, hemen dator aurtengo Frantziako Tourra! Bi hautagai nagusi eta hamabi multzoz osatutako kiniela dugu aurtengoan. Euskaldunei dagokionez, zazpi izango dira lehian, bost taldetan banatuan. Nola ez, Astanak izango ditu euskal txirrindulari gehien, hiru hain zuzen ere.

Aurtengo Tourrari bere osotasunean eta bereziki Tropelako kinielari errepasoa emateko Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira mikrofono hauetara. Ez galdu ezinbesteko izango zaizuen podcast hau eta zorte on!

Podcastera harpidetu

#490 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 21. etapa

Bernalek (IGD) poltsikoratu du 2021eko Italiako Giroa

Amaitu da 2021eko Italiako Giroak eta ezustekorik gabe azken etapan, Bernalek (IGD) irabazi du aurtengo edizioa. Aldaketarik ez podiumeko postuetan gaurko etaparen ondoren, beraz, Carusok (TBV) amaitu du bigarren eta hirugarren, aldiz, Simon Yatesek (BEX). Gaurko etapan ere protagonista Ineos izan da Gannak (IGD) eman duen erakustaldiarekin beste etapa bat poltsikoratuz.

Gaurko azken etapak eman duenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

#489 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 20. etapa

Carusok (TBV) garaipen garrantzitsua azken mendateko etapan

Ikusgarria Giroko 20. etapa nahiz eta sailpanen nagusian aldaketa gehiegirik ez zuen sortu. Bardet (DSM) eta Caruso (TBV) oso ausart erasoan, Bernal (IGD) eta Daniel Felipe Martinez (IGD) bikian arrosaren defentsan. Azkenean Carusok etapa garaipena lortzeaz gain, bigarren postua sendotu zuen, hein handi batean Pello Bilbaoren (TBV) lan eskergari esker.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

#488 Tropela.eus podcastak: 2021eko Dauphine Kriteriuma

2020ko Dauphine Kriteriumeko etapa bat

2021eko Dauphine Kriteriumaren ibilbidea eta, bereziki, Tropelako kiniela errepasatzen dute Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Erlojupeko bakarra eta zailtasun handiko etapekin amaituko den Kriterium honek, berriro ere 8 etapatako egitura berreskuratzen du iazko pandemiaren mugak gaindituta. Zalantzarik gabe lasterketa honek aurtengo Tourrera hautagai nagusiak nola iritsiko diren erakusteko balioko digu.

Podcastera harpidetu

#487 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 19. etapa

Yatesek (BEX) etapa garaipena lortu du

Sailkapen nagusian aldaketarik izan ez bada ere, Bike Exchange taldeak etapan protagonista izateko nahia erakutsi du. Azkenean lan hori Yatesek (BEX) borobildu du etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) eusten dio lidergoari.

Gaurko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.