Gaur Euskararen Nazioarteko eguna izanik, sari honek esanahi bereziagoa du Tropela Elkarteko kideontzat. Gure webgunea, Tropela.net, euskara sustatzeko webgunerik onenaren atalean finalisten artean zen. Gaur arratsaldeko Buber sari banaketa ekitaldian 3 finalisten artean garailea zein izango zen egin behar zuten publiko eta Tropela.net izan da epaimahaik aukeratu duena.
Tropela Elkartea sortu genuenetik euskara teknologia berrietan bultzatzea genuen helburu. Horretarako aisialdia eta txirrindularitza uztartzen genuen webgunea sortu genuen 2005ean. Urtetik urtera hobetzen eta egokitzen joan gara webgunea dugun jarraipena dela eta. Era berean, gero eta gehiago zarete webgunean parte hartzen duzuenak urteak aurrera joan ahala eta horrek interneten euskararen erabilpena indartzen du. Horren guztiaren isla izan da gaur jaso berri dugun sari hau. Beraz, laguntzaile, jarraitzaile eta parte hartzaile zareten guztioi gure eskerrik beroena, sari hau guztiona baita. Zorionak guztioi!!
Garaikurra
Plazer bat izan da garaikur hau Jose Maria Muñoa (Eusko Ikaskuntzako presidentea) jaunaren eskutik jaso izana, berak gogora ekarri digun bezala, bereziki Euskararen Nazioarteko egun honetan. Gustura jaso dugu saria, baina garaikurra begiratzen aritu garenean zerbait lekuz kanpo balego bezala jabetu gara. Zuk antzeman al duzu?


Egun, interneta da erosotasunaren erantzule behinetako bat eta telefonoa ordenagailuarengatik ordezkatu izanak ez ditu garai hartako eta egungo apustuek dakartzaten sentsazio eta sentimenduak aldatzen; zeureetako batek lasterketari agur esatearena, denbora asko galtzearena, sailkapenean lehena doan partaidearen txirrindulari nabarmenduak ez edukitzearena� Izan ere, beti egongo baita zure kinielak jasoko duen erantzuna aldatuko duen erantzungailuren bat.