#457 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 16. etapa

Cortek (EF1) etapa garaipena lortu du, EF1ren hirugarrena Vuelta honetan

2020ko Espainiako Vueltako 16. etapa aukeratuen arteko esprintean erabaki da. Izan ere azken mendateak atzean utzi arazi ditu azkarretan azkarrena eta helmugan ezohiko esprinta ikusi dugu. Bertan Cort (EF1) izan da azkarrena eta bigarren liderra bera, Roglic (TJV), 6 segundoko gainsaria hartuz lidergoa sendotzeko asmoz. Costa (UAD) izan da errepidean hirugarren, baina zigortua izan da eta ondorioz Smithi (MTS) eman diote hirugarren postua.

Hau eta gaur jokatuko den etapa erabakigarriaren ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#454 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 13. etapa

Roglicek (TJV) ez du hutsik egin garaipena lortu du gaurko erlojuaren kontrako saioan

2020ko Espainiako Vueltako 13. etapa erlojuaren kontrako etapa izan da. Tourrean ez bezala, oraingoan Roglic (TJV) sendo azaldu da eta etapa garaipena lortu du lidergoa berreskuratzearekin batera. Honekin 4. etapa garaipena du esloveniarrak. Barta (CCC) gaztea, horrenbestez, segundo bat gehiago behar izanda, etapa poltsikoratu gabe geratu da.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#453 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 12. etapa

Carthyk (EF1) etapa garaipen handia lortu du l’Anglirun

2020ko Espainiako Vueltako 12. etapa mendiko etapa garrantzitsua izan da eta bertan sailkapen nagusiko txirrindularien arteko lehia estua ikusi dugu l’Angliruko malda gogorretan. Indartsuena Carthy (EF1) izan da eta Carapazek (IGD) tartetxoa lortuta Roglicekiko (TJV), lidergoa berreskuratu du.

Hau eta etzi jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#449 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 8. etapa

Roglicek (TJV) etapa garaipen berri bat lortuta maillot gorria hurbiltzea lortu du

2020ko Espainiako Vueltako 8. etapan faboritoen arteko lehia ikusi dugu. Bertan Roglic (TJV) bizi berrituta ikusi dugu, Dumoulinek (TJV) itzulia uztea erabaki duen egun berean. Etapa irabazita, Carapaz (IGD) liderrarengana hurbiltzen lagundu dio eta orain bigarren aurkitzen da sailkapen nagusian 13 segundotara.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#447 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 21. etapa

Geoghegan Hart (IGD) dugu 2020ko Italiako Giroko irabazlea

2020ko Italiako Giroko 21. etapa honekin amaitu da aurtengo bigarren itzuli handia. Erlojuaren kontrako saioan, espero bezala Gannak (IGD) lortu du etapa garaipena, bere 4 garaipena Giro honetan. Horretaz gain, ordea, INEOS taldeak, Geoghegan Hartek (IGD) Hindleyri (SUN) ateratako denbora tarteari esker, egungo txapeldun berria dugu. INEOSek, beraz, egun borobila gaurkoan. Podiuma Keldermanek (SUN) osatu du. Pello Bilbaok (TBM), aldiz, Almeidak (DQT) egin duen erlojupeko bikainaren ondorioz, postu bat galdu eta 5. amaitu du azkenean.

Hau eta Tropelako puntuaketa nola geratu den kontatzen digu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu