Amaitu da 2014ko Tropelaren denboraldia, inoiz baino irabazle gehiagorekin

Tropela.netAurtengo denboraldia berezia izan da, izan ere Tropelan 10. urtez Tourra lehiatzeko aukera izan baitugu aurtengo edizioan. Oraindik argi dugu gogoan Tropelaren hastapen egun haiek!

Denborak aurrera egiten jarraitzen du eta aurtengoan inoiz baino garaile gehiago izan ditugu Tropelan. Alde batetik, lehiaketa gehiago izan ditugulako: 21 lehiaketa izan dira aurtengoan, iaz, aldiz, hamar besterik izan ez zirenean. Iaz baino 11 garaile izan ditugu, beraz, aurtengo urtean. Baina ez horregatik bakarrik, izan ere, aurtengoan sailkapen gehiago izan dira. 21 lehiaketetako sailkapenez gain, Urtekoa ere izan dugu aurreko edizioetan bezala; baina Urtekoaz gain urtekoak izan diren beste sailkapen batzuk izan ditugu: Itzuli Handien sailkapena, Itzuli Txikien sailkapena, Klasikoen sailkapena, Emakumezkoen sailkapena eta Euskal Herriko (EH) Koparen sailkapena. 5 sailkapen gehiago, 5 irabazle gehiago. 27 dira aurten irabazleak Tropelan, meritu handiz, milaka erabiltzailez osatutako sailkapenetan lehenak izateko gai izan direnak. Honatx guztiak: Continue reading “Amaitu da 2014ko Tropelaren denboraldia, inoiz baino irabazle gehiagorekin”

2014 denboraldiko lasterketen inguruko galdeketa. Emaitzak

Olentzero gaur gauean izango da gurean opariak eta batez ere poztasuna banatzen. Guk hitz eman genizuen bezala, Olentzerorekin batera, 2014 denboraldiko lasterketen inguruko galdeketaren emaitzak plazaratu nahi izan dugu. Eta 2014 denboraldiko egutegia noiz argitaratuko dugun? Bada berandu baino lehen, laster.

435 izan zineten galdeketa erantzun zenutenak eta guzti guztioi gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu zuen iritzia gugana ekarri izanagatik. Zuen erantzunek asko lagundu digute hurrengo urteko denboraldia egituratzeko orduan hurrengo lerroetan ikusiko duzuen moduan.

Lau izan ziren erantzun beharreko galderak. Hona hemen galderak, erantzun posibleak eta zuen erantzunak banan bana aztertuta.

Continue reading “2014 denboraldiko lasterketen inguruko galdeketa. Emaitzak”

2014 denboraldiko lasterketen egutegia prestatzen

Gaur amaituko da Tropelaren 2013 denboraldian, gizonezkoen errepideko Munduko Txapelketa amaitzearekin batera. Hori dela eta, gu jada hurrengo urterako egutegia prestatzeari ekin behar diogu berandu baino lehen. Prestaketa horretan, ordea, zuen laguntza izan nahi dugu. Horretarako inkesta labur bat prestatu dugu zuen iritzia jakin ahal izateko. Eskertuko genizueke inkesta erantzungo bazenute oso lagungarri egingo baitzaigu hurrengo urteko denboraldia antolatzeko. Hemen duzue inkestaren esteka:


http://tropela.polldaddy.com/s/tropela-2014-lasterketen-egutegia

Inkestaz gain, bestelako iruzkinik edo iradokizunik baduzue, gehitu post honetan bertan. Zuen iritzia jakin zain geratzen gara!!

Tropela Sariak 2008

Aurtengoan denboraldiaren amaieran egin dugu sari banaketa, beste urteetan ez bezala. Lehiaketa guztietan sarituak zeudenez, urriaren 3an Zestoako Bainuetxean egindako ekitaldi xume batekin eman genion amaiera denboraldiari. Ekitaldia Gaizka Lasa kazetari eta txirrindulari ohiak gidatu zuen eta sariak banatzen Igor Romero eta Amets Txurruka bizkaitarrak eta Haimar Zubeldia gipuzkoarra aritu ziren.  Hemen doakizue saria jasotzera agertu ziren irabazleen famili argazkia.

Aurtengo irabazleak

Amaitzeko Tropela elkarteko presidenteak, Egoitz Lizasok, esker oneko hitzak izan zituen bai zale, babesle eta euskal ziklistentzat. Urtetik urtera Tropela haziz doala adierazi zuen zenbakiekin eta datorren urterako berrikuntza batzuk aurreratu zituen. Bertaratutako jendearengan interes gehien piztu zuena, Continue reading “Tropela Sariak 2008”