Aurtengo denboraldia berezia izan da, izan ere Tropelan 10. urtez Tourra lehiatzeko aukera izan baitugu aurtengo edizioan. Oraindik argi dugu gogoan Tropelaren hastapen egun haiek!
Denborak aurrera egiten jarraitzen du eta aurtengoan inoiz baino garaile gehiago izan ditugu Tropelan. Alde batetik, lehiaketa gehiago izan ditugulako: 21 lehiaketa izan dira aurtengoan, iaz, aldiz, hamar besterik izan ez zirenean. Iaz baino 11 garaile izan ditugu, beraz, aurtengo urtean. Baina ez horregatik bakarrik, izan ere, aurtengoan sailkapen gehiago izan dira. 21 lehiaketetako sailkapenez gain, Urtekoa ere izan dugu aurreko edizioetan bezala; baina Urtekoaz gain urtekoak izan diren beste sailkapen batzuk izan ditugu: Itzuli Handien sailkapena, Itzuli Txikien sailkapena, Klasikoen sailkapena, Emakumezkoen sailkapena eta Euskal Herriko (EH) Koparen sailkapena. 5 sailkapen gehiago, 5 irabazle gehiago. 27 dira aurten irabazleak Tropelan, meritu handiz, milaka erabiltzailez osatutako sailkapenetan lehenak izateko gai izan direnak. Honatx guztiak:
URTEKO SAILKAPENETAKO IRABAZLEA
– Urtekoa: seibol (Arrasate)
– Itzuli Handiak: jonanderali (Ibarra)
– Itzuli Txikiak: julen9494 (Azkoitia)
– Klasikoak: ander81 (Anoeta)
– Emakumezkoak: urremen (Durango)
– EH Kopa: kepaei (Lekeitio)
LEHIAKETETAKO IRABAZLEAK
– Paris-Niza: basualdo (Donostia)
– Tirreno-Adriatikoa: anesli (Zarautz)
– Milan-Sanremo: buztangorri (Bermeo)
– Kataluniako Volta: xabierpl (Usurbil)
– Euskal Herriko Itzuliaunaiazpiazu (Azkoitia)
– Flandriako Tourra: Silvibaraka (Barakaldo)
– Paris-Roubaix: agirretxu (Mungia)
– Ardenetako Hirukoa: unaifr (Balmaseda)
– Fleche Wallone (e.): xabi_goikoetxea (Ermua)
– Italiako Giroa: pettas (Gasteiz)
– Dauphine Kriteriuma: focus (Bilbo)
– Emakumeen Bira: javiurizar (Getxo)
– Suitzako Tourra: jonfly (Donostia)
– Giro Rosa: urremen (Durango)
– Frantziako Tourra: aritz.arruabarrena (Mutriku)
– La Course: plaentxi (Eibar)
– Donostiako Klasikoa: epndrt (Donostia)
– Espainiako Vuelta: igorinhar (Alkiza)
– Munduko Txapelketak (e.): garro (Arrasate)
– Munduko Txapelketak (g.): basualdo (Donostia)
– Lombardia: Wilco (Bergara)
Eta ez dugu ahaztu nahi Laboral Kutxarekin elkarlanean aurtengoan Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan izan ditugu babestutako sailkapenak, bertan parte hartutakoek sari zoragarriak lortzeko aukera izan baitute.
Zorionak irabazle guztiei, baina bereziki lehian izan zareten guztioi!! Onenak zarete!!