#321 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 6. etapa

Ihesaldiak sari bikoitza izan du 2019ko Italiako Giro honetan, izan ere ihesaldiko Masnadak (AND) irabazi du etapa eta Roglicekiko (TJV) 7 minututik gora helmugaratu denez ihesaldiko gizonik aurreratuena, Conti (UAD), italiarra da lider berria 5 minututiko gorako errentarekin faborito nagusiarekiko. Etapa honek eman duen guztia entzungai duzue mini podcast honetan Iban Perezen (@piban) eskutik.

Haiena izango da hitza

Simon Yatesek Aubisqueko etapa irabazi zuenEspainiako Vueltan ez dago gazteen sailkapenik, baina ondorengo lerrootan, denboraldiko azken itzuli handian nabarmendu diren kimuetako batzuk zerrendatuko ditugu. Orica taldeko Simon Yates (24 urte) onena izan da gazteen artean sailkapen nagusian. Adam anaia gazterik onena izan zen Tourrean eta Simonek ere maila izugarria duela erakutsi digu; etapa garaipena, erakustaldia Aubisqueko etapan eta, itxura batean azken astea luze egin bazaio ere, seigarren. postuan azken sailkapenean. Ez ahaztu Ordiziako lasterketa irabazi zuela uztaila bukaeran eta Getxoko zirkuituan bigarren sailkatu zela. Continue reading “Haiena izango da hitza”

#148 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

2016ko Vueltaren 13. etaparen kronikaz Imanol (@ImanolLlucia | @subiendopuertos ) arduratu da. Gaurko etapan ihesaldiak tropelaren baimena izateaz gain patxadaz ere hartu dutela kontatzen digu.

Garailea Lampre taldeko Conti gaztea izan da, Txinako talde berrian izango den txirrindularietako bat.