#326 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Gaur izan da esprinterrentzat azken aukeretako bat eta ez dute alferrik galdu. Hiruko ihesaldi bat osatu bada ere, Frapporti (AND), Maestri (BRD) eta Cimak (NIP) osatua, esprinterren taldeek ondo kontrolpean izan dute. Azkenean azkarrena Ewan (LTS) txikia izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Contik (UAD) jarraitzen du lider. Hau guztia eta biharko etaparen pintzeladak Egoitzek (@elizaso) ematen dizkigu podcast honetan.

#292 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 10. etapa

Atseden egunaren ondoren, 2018ko Espainiako Vueltaren 10. etapa jokatu da. Mini podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) etaparen kronikatxoa egiten du. Esprintean amaitu den etapan Viviani (QST) gailendu da bere bigarren etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Simon Yates (MTS) jarraitzen du lider.

#290 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 8. etapa

Mini podcast berri honetan, Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Espainiako Vueltako 8. etapan eman duenaren laburpena egiten digu. Bertan azkarrena Valverde (MOV) izan da Sagan (BOH) bera ere gainditzeko gauza izan delarik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Molardek (GFC) jarraitzen du lider. Bihar sailkapen nagusiko txirrindularientzat lehen test serioa.

#288 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 6. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 6. etaparen mini podcasta duzue hau, Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean. Etapa esprintean amaitu da eta bertan azkarrena Bouhanni (COF) izan da. Sailkapen nagusiari dagokionez, Kelderman (SUN) eta Pinotek (GFD) galdu dute denbora moztuta geratu baitira. Lider, ordea, Molardek (GFC) jarraitzen du.

#285 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 3. etapa

Mini podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltaren 3. etaparen kronika egiten digu Iban Perezek (@piban). Etapa aspergarria eta espero bezala esprintean amaitu dena. Guztietan azkarrena Viviani (QST) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Kwiatkowskik (SKY) jarraitzen du lider.