Emakumeak bizikleta gainean

Bihar hasiko da Iurreta Emakumeen bira. Hemeretzigarren edizioa da aurtengoa eta igandera bitartean lau etapa jokatuko dira. Bertan izango dira besteak beste Susanne Ljungskog suediarra, Nicole Brandli suitzarra, Fabiana Luperini italiarra, Diana Ziliute lituaniarra, Svetlana Bubnenkova errusiarra edo Theresa Senff alemaniarra. Eneritz Iturriagak ere lasterketan parte hartuko du nahiz eta aurreko egunetan gaixo izan den.

Susanne LjungskogAtzo, berriz, Durango-Durango klasikoa jokatu zen euskal errepideetan eta garailea aurrez aipatu dugun Susanne Ljungskog suediarra izan zen. Saiatu gara sailkapena nola geratu zen jakin nahian, baina ez da posible izan. Beharbada hurrengo orduetan argitaratuko dute.

Zoritxarrez ez zaio behar besteko arreta jartzen emakume profesionalei nahiz eta aste honetan eliteko emakume txirrindulariak Euskal Herrian diren. Salaketa txiki bat egin nahiko genuke gure txoko honetatik, batez ere gero eta emakume txirrindulari gehiago direnean gure artean.