Koldo Gilen erakustaldia Suitzan

Gil SuitzanA ze erakustaldia burlatarrak Suitzako itzuliko 6. etapan eman duena. Suitzako mendi garaietan oilarren borroka hasi denean hortxe egon da Koldo Gil, burua hotz. Unerik aproposenean erasoa jo eta bakarrik ekin dio maldaren azken kilometroei. Aurretik zihoazenak harrapatu, gailurrera heldu eta ziztu bizian jeitsi ditu helmugarako geratzen ziren kilometro apurrak. Etapa eta lidergoa berarentzat. Nafarraren atzetik Jorg Jasche eta Jan Ullrich izan dira indartsuenak.

Hiru hauen artetik irtengo da aurtengo Suitzako itzuliko garailea. Ea Saunier Duvaleko txirrindulariak besteekiko abantaila zertxobait handitzen duen, igandeko erlojupekoan maillot horia galdu nahi ez badu.

Lan bikaina Koldorena. Ea bukaera ezin hobea ematen dion egindako lanari.