“Bide bazterretik” atala

Bide bazterretikUrteko ekitaldi nagusia gerturatzen ari da eta Tropelean ere berrikuntzak martxan jartzeko garaia iritsi da. Berrien artean atal berezi bat gehitu dugu, Bide bazterretik izenekoa eta bertan kultura munduko, kirol munduko eta kazetaritza munduko pertsona ezagunen artikuluak biltzen joango gara. Argazkian ikus daitekeen bezala, bide bazterretik jende askok jarraitzen du txirrindularien jarduna, lepoa luzatuz. Artikulu hauetan txirrindularitza handik edo hemendik ukitzen duten kontakizun historikoak, gertakizun bitxiak eta beste edonolako gogoeta nahiz xelebrekeriak irakurri ahal izango ditugu. Hasteko, lehen harribitxia Xabier Etxabek bidali zigun Juliani buruz eta bigarrena Xabier Etxeberriak idatzi du Iruñako pasadizoak Indurainekin lotuz. Beste batzuk ere lanean jarri dira eta ttanttaka ttanttaka gehiago ere animatuko direlakoan gaude.

Espero dugu hauen kalitatezko testuekin guk bezainbeste gozatzea. Zuen iritzia ere jaso nahi genuke, beraz, animatu idaztera eta erantzun lasai.

Norbaitek bere historio bitxia kontatu nahiko baligu [email protected] helbidera bidali besterik ez du.