Mayo nagusi!

Mayo DauphinenGaur jokatu da Dauphiné Libéréko etapa erregina eta Mayok irabazi. Gainera 1:20ko tartea atera dio bigarren izan den Valverderi.

La Croix de Fer mendate handian gora Mayo, Arrieta, Valverde eta Arroyok osatutako laukotea izan da lasterketa buruan. Atzetik, Leiphemer liderra eta Moreu distantziak mantentzen izan dira uneoro.

Azken mendatean gora, ordea, Valverde eta Mayo izan dira aurrera jo dutenak eta igorrekoak azken kilometroetan erasoa jo eta La Toussuiren garaipena eskuratu du. Garaipen garrantzitsua benetan.

Gaurko etaparen ostean, sailkapen nagusian Leipheimerrek darrai lehen postuan eta Mayo hamabosgarreneraino igo da.

Bizkaitarrak erakustaldi ikusgarria egin du. Sailkapen nagusian atzeratuta izango da Mont Ventoux-en galdutako minutuengatik baina ondoren indartsu dagoela erakutsi du. Garrantzizkoa deritzot azken urteetan gertatutakoak ikusita garaipen honek konfiantza asko emango baitio bai berari eta baita taldeari ere. Beharbada goizegi izango da zerbait esateko, baina aurtengo Tourreko ekitaldian aurrealdean ikusiko dugulakoan nago. Zorionak eta animu, Iban!!!