Txurruka eta Azanza Euskaltel-Euskadira

Amets TxurrukaEuskaltel-Euskadi taldea datorren urterako txirrindulariak lotzen hasi da. Gaur bertan Kaiku taldeko Jorge Azanza eta Barloworld taldeko Amets Txurrukaren fitxaketak itxita daudela adierazi dute. Bestalde, Gorka Verdugori beste bi urtez luzatu diote kontratua beraz, 2008ra arte etxeko taldean arituko da.

Ea etxeko talde laranjak fitxaketa (eta ez fitxategi) on batzuk egin eta taldea sendotzeko aukera duten, hor zehar, beste taldeetan sakabanatuta dauden euskal txirrindulariekin benetako talde indartsua egin baitaiteke. Hori bai litzatekeela benetako euskal selekzioa!!

Fitxaketak hasi dira. Ea zenbat datozen eta zenbat doazen. Gainera, gogoratu Haimar Zubeldia eta Iban Mayoren kontratuak ere aurten bukatzen direla. Samuel Sanchezek ere aurten bukatzen zuen baina luzatu zioten duela egun batzuk.