Eneritz Iturriaga Espainiako erlojupekoko txapelduna

Eneritz erlojupekoanIazkoa errepikatuz Eneritz Iturriaga (Fassa Bortolo Top Girls) aurten ere Espainiako txapelketan erlojupean irabazita etxeratuko da. Denboraldi erdia osasun arazoekin ibili da baina Italiako Giroan txukun aritu ostean aurtengo bere lehen garaipena lortu du. Gainera nahiko erraz lortu duela esan genezake uneoro denborarik onenak markatuz joan baita eta azkenean minutu bateko aldea atera baitio bigarrenari.

Cristina Alcaldek egin duen lan bikaina ezin aipatu gabe utzi, nafarrak 4. postuan sailkatzea lortu baitu.

Beste euskaldunei dagokienez, Maria Gallastegi zazpigarrena izan da, Iosune Murillo eta Leire Olaberria 12 eta 13. postuetan geratu dira eta Agurtzane Elorriaga 18.a.