#424 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 4. etapa

Photofinishak erabaki du gaurko etapa garailea

2020ko Italiako Giroko 4. etapa honetan lehen “volata” ikusteko aukera izan dugu. Aspaldian ikusi ez bezala, hiru gizon azkar izan dira helmuga marraren gainean, non photofinishak Demare (GFC) izan dela lehena ebatzi duen Sagan (BOH) eta Baleriniren (DQT) aurretik. Esprintean sartu ez direna Gaviria (UAD) eta Hodeg (DQT) izan dira igoeran atzeratuta geratu ondoren tropel nagusiarekin bat egiteko gai ez baitira izan. Sailkapen nagusian Almeidak (DQT) jarraitzen du arrosaz.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Herandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#423 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 3. etapa

Caicedo (EF1) izan da Giroko 3. etapa lortu duena maillot arrosa ere janzteko zorian izan delarik

2020ko Italiako Giroko 3. etapa honetan sailkapen nagusiko gizonek lehen testa izan dute. Ezinak jota atzean geratu dena ezustean Yates (MTS) izan da, baina lehenago, hiru erorikok eraginda, Thomas (IGD) bera izan da Giroaren lehiatik guztiz kanpoan geratuta. Hori bai, etapa garaipena ihesaldian izan den Caiceko (EF1) kolonbiako txapeldunak eraman du meritu osoz eta ia-ia maillot arrosa bereganatzeko moduan ere izan da. Azkenean, bikain dabilen Almeida (DQT) gazteak jantzi du.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#422 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 2. etapa

Ulissik (UAD) lortu du Giro honetako 2. etapa irabaztea

Gaur jokatu da 2020ko Italiako Giroko 2. etapa eta bertan garaile Ulissi (UAD) izan da. Eguneko ihesaldia izan bada ere, tropelak uneoro kontrolpean izan du berau. Helmuga goian izanda, Ulissik egindako mugimendua erabakigarria izan da eta aipatzekoa bere atzetik Sagan (BOH) eta Honoré (DQT) sailkatu direla. Sailkapen nagusian aldaketa esanguratsurik ez eta Gannak (IGD) jarraitzen du lider.

Gaurko etaparen laburpena eta bihar ikusi dezakeguna Iban Hernandezek (@piban) laburbiltzen ditu podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#421 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 1. etapa

Ganna (IGD) nagusitu da Giroko lehen etapa honetan

Jokatu da 2020ko Italiako Giroko lehen etapa, bakarkako erlojuaren kontrako saioa. Bertan espero moduan Ganna (IGD) nagusitu da eta arrosaz jantzi da. Zortea, berriz, ez du alde izan Miguel Angel Lopezek (AST) eta eroriko baten ondorioz lasterketa utzi beharrean izan da.

Hau eta biharko etapan eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#420 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa

Italiako lasterketa handia hastear dugu

Larunbat honetan abiatuko da 2020ko Italiako Giroa. 3 erlojupeko izango dituen edizio hau urrian jokatuko da pandemiak eraginda denboraldia berrantolatu beharrean izan baita UCI.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai ibilbideari errepasoa emateko, eta bereziki, Tropelaren aurtengo Giroaren kinielari.

Podcastera harpidetu