581 Tropela.eus podcastak: 2026ko Strade Bianche

Bihar jokatuko da Tropelako bigarren klasikoa: Strade Bianche. Horren harira, hemen duzue denboraldiko lehen podcasta.

Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso) Sasiordeka-ko bi kide gonbidatu ditu beraien proiektuaren berri emateko: Koldo eta Iker. Solasaldian proiektua ezagutzeko aukera izango duzue eta noski, horrez gain, beraien ezagutza probesteko aukera izango duzue bai emakume zein gizonen kinielarik onenak osatzeko.

Beraien proiektuaren berri sare sozial desberdinetan aurkituko duzuen, besteak beste, Instagramen.

Ea denboraldiko podcast hau gustuko duzuen! Zorte on!

Podcastera harpidetu

Tropela 2026: egutegia

Jada eskura duzue aurtengo denboraldirako aukeratu dugun lasterketen egutegia. Guztira 32 izango dira, UAE Tourrarekin hasi eta Lombardiako klasikoarekin amaituko dena. Ohi bezala, lehiaketa hauek 5 multzotan banatuta izango dira: Itzuli Handiak, Itzuli Txikiak, Klasikoak, Emakumezkoak eta EH Kopa.

Zerrenda hemen aurki dezakezue, Denboaraldiak atalean.

Espero dugu gustuko izatea aukeratu dugun egutegia eta prest izatea denboraldi berri batetarako!

580 Tropela.eus podcastak: 2025eko Espainiako Vuelta

Larunbat honetan abiatuko da 2025eko Espainiako Vuelta, denboraldiko azken itzuli handia.

Kinielari errepasoa egiteko Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso), zoritxarrez oraingo honetan gonbidaturik gabe. Ea egindako analisia lagungarri zaizuen!

Podcastera harpidetu

579 Tropela.eus podcastak: 2025eko Frantziako Tourra

Larunbat honetan abiatuko da 2025eko Frantziako Tourra, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena.

Kinielari errepasoa egiteko Lander Garro (@landergarro), Egoitz Lizaso (@elizaso) eta beste gonbidatu ez organiko bat izan dute, kinielak zeintzuk hartu beharko liratekeen laguntzen izan dena – edo ez laguntzen 😉-. Ea egindako analisia lagungarri zaizuen!

Podcastera harpidetu

578 Tropela.eus podcastak: 2025eko Italiako Giroa

Hurrengo asteburuan Albaniatik abiatuko da 2025eko Italiako Giroa eta lehen itzuli handia izanik, podcast hau grabatzea ezinbestekoa zen.

Kinielari errepasoa egiteko Iker Gomez Finisher taldeko txirrindularia gonbidatu dugu. Altsasuarrak bikain ekin dio denboraldiari. Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) elkarrizketatxo bat egin ondoren, hiruren artean kiniela osatu dute. Ea egindako analisiak laguntzen dizuen!

Podcastera harpidetu