Patxi Paris-Nizako podiumean

Lortu du. Ez gauzka ohituta podiumetara beratarrak baina aurten oso sasoiko dago eta gainera gustua hartu dio podiumari.

Italiako Giroan eta beste itzuli handietan morrontza lanak egin beharko ditu baina ea Euskal Herriko Itzulian aurrean, irabazteko lehian ikusten dugun. Onenen pare ibiliko dela seguru! Zorionak!

Kaikuren bigarrena!

Jon Bru, ostiralean egin zuen bezala, gaur Santaremgo Itzuliko azken etapan nagusitu da. Oraingoan ere tropela bat eginda iritsi da helmugara eta bertan azkarrena txirrindulari nafarra izan da.

Aipatzekoa da, Jon Bruk bi etapa irabazteaz gain mendiko sailkapena eta puntukako sailkapena ere poltsikoratu dituela.
Segi dezala horrela! Eta ea Euskal Herriko Itzulian, ProTourreko taldeen artean, aurrean ikusten dugun!

Jon Bru garaile Portugalen

Kaiku taldeko txirrindulari nafarrak bere taldearen aurtengo lehen garaipena lortu du Portugalen, Santaremgo Itzulian.

2. etapa honen amaiera aldapa gora izatean tropeleko esprinter nagusien ezin izan dute beraien potentziaz baliatu eta azkenean Jonek aurre hartu die tropeleko guztiei. Ea Espainiako Itzulian parte hartzeko gonbiterik gabe geratu ondoren garaipen onek animuak berpizten dizkien talde euskalduneko txirrindulari eta kide denei.

Garaipen honekin, berriz ere argi geratu da Unipublic-ek hartutako erabakia – Kaiku Espainiako Vueltara ez gobidatzea – ez dela kirol arloan oinarritu. Aupa Kaiku!

Non da ortzadar maillotaren maldizioa?

Aspaldidanik entzun dut ortzadar maillota soinean daraman gizonak denboraldi horretan ez duela arrakastarik lortzeko modurik izaten.

Egia esateko ez dakit noiztik eta nondik datorren kontu hau, baina egia da azken urteetan, gehiago edo gutxiago, maldizio hori bete dela. Astarloak Kanadan irabazi ondoren, Freire bere lesioekin… baina aurtengo honetan marka guztiak hautsi ditzakeen txirrindulari baten soinean dagoela uste dut. Kontua oker ez baldin badut, Tom Boonenek 10 garaipen lortu ditu dagoeneko, eta denboraldia ez da hasi besterik egin!!!! Egia da oraindik berak esandako helburu nagusiak ez direla iritsi eta horiek pasatakoan egin beharko dugula balantzea baina ortzadar maillota norbaiten bizkarrean ondo badago, belgikar gazte honen bizkarrean dagoela iruditzen zait. A zer txirrindulari puska!!! Ba al da hau baino txirrindulari hoberik zuentzat?

Talde indartsuak ezkutuan

csc.jpgJakina da tropelean diru kantitate oso desberdinak mugitzen dituzten taldeak ditugula. Ezin daitezke konparatu adibidez Quick Step, CSC, Discovery edo T-Mobile taldeen diru indarra, askoz ere apalagoak diren Bouygues, FDJ edo AG2R taldeenekin eta hori epe luzera, garaipenak lortzerako orduan, nabarmentzen da.

Hala ere, denboraldi hasiera honetan behintzat diru alde hori ez da gehiegi nabarmendu, agian Quick Step taldearen kasua ezik. Jakina da betidanik klasikoetarako talde zoragarria izan dutela, baina aurtengo denboraldi hasiera ez da hobetu erraza. Jakina, Tom Boonen eta Paolo Bettini talde berean edukitzearen abantailak ditugu horiek. Ez ahaztu hala ere, talde berekoak direla Nuyens gaztea, Pozzato, Garate edo ekainetik aurrera Rujano bezalako txirrindulariak. Continue reading “Talde indartsuak ezkutuan”