Non da ortzadar maillotaren maldizioa?

Aspaldidanik entzun dut ortzadar maillota soinean daraman gizonak denboraldi horretan ez duela arrakastarik lortzeko modurik izaten.

Egia esateko ez dakit noiztik eta nondik datorren kontu hau, baina egia da azken urteetan, gehiago edo gutxiago, maldizio hori bete dela. Astarloak Kanadan irabazi ondoren, Freire bere lesioekin… baina aurtengo honetan marka guztiak hautsi ditzakeen txirrindulari baten soinean dagoela uste dut.boonen.jpg Kontua oker ez baldin badut, Tom Boonenek 10 garaipen lortu ditu dagoeneko, eta denboraldia ez da hasi besterik egin!!!! Egia da oraindik berak esandako helburu nagusiak ez direla iritsi eta horiek pasatakoan egin beharko dugula balantzea baina ortzadar maillota norbaiten bizkarrean ondo badago, belgikar gazte honen bizkarrean dagoela iruditzen zait. A zer txirrindulari puska!!! Ba al da hau baino txirrindulari hoberik zuentzat?