Azken etapan ez da inolako sorpresarik egon eta igorrekoak nahiko lasai eutsi dio lidergoari. Ondorioz, berarentzat Burgosko Itzulia eta podiumera irabazlearen maillot morea eta saria jasotzera. Garaipen oso garrantzitsua punturik ahulena bezala burua duen batentzat. Iban Mayo konfidantzarekin eta buruz ongi, kontzentratuta, dagoenean edozertarako gauza da zaleok ongi dakigu.
Aurten lortzen duen 3. garaipena du eta berriz ere euskal zalegoa itxaropentsu da Espainiako Vueltari begira. Igorrekoak Vueltan parte hartuko du eta faboritoen artean jarri beharko genuke. Halere, Tourrean ikusi bezala edozertarako gauza da eta lehen astean etxera joango balitz inor ez litzateke harrituko. Continue reading “Iban Mayorentzat Burgosko Itzulia”
Kategoria Artxiboak:Txirrindulariak
Mayo garaile Burgosko etapa erreginean
Gaur amaituko da Burgosko Itzuliaren 28. edizioa eta itxura guztien arabera Iban Mayo izango da garaile atzoko etapa irabazi ostean.
Neilako Lakuetan amaitzen zen atzoko etapa eta txirrindulari askok beraien saiakera burutu bazuten ere, azken igoeran Mayok egindako erritmo aldaketa gogorrak garaipena eman zion. Inork ez izan zion jarraitu eta 21 segundoko aldea atera zion bigarrenari, Soler kolonbiarrari. Sailkapen nagusian lider jarri da eta bigarrena den Jose Antonio Pecharromani 49 segundoko abantaila ateratzen dio.
Miranda de Ebro eta Burgos artean gaur jokatuko den etapan ezustekorik ezean, Mayo izango da aurtengo Burgosko Itzuliko garailea eta badirudi Continue reading “Mayo garaile Burgosko etapa erreginean”
Danimarkako lehen etapa eta lidergoa Galdosentzat
Lehengo astean Valoniako itzulian egin zuen bezala gaur Danimarkako Itzulian lehen etapa irabaztea lortu du eta ondorioz lidergoa ere bai. Ea Valonian baino egun gehiagoan mantentzen duen lidertza.
Danimarkako Itzuliak, ordea, maila hobea du. Ikusi besterik ez dago ermuarrarekin batera bere atzetik zein saru diren: Haselbacher (Gerolsteiner) eta O’Grady (CSC). Biak esperientzia handikoak eta azkarrak.
Sailkapen orokorrean Aitor Galdos dugu lider, noski eta gainsariei esker, 4 segunduko aldea ateratzen dio Haselbacherri eta 6 segundukoa O’Gradyri.
Animo Aitor eta jarraitu horrela!! Beharbada bi garaipen hauekin talde handiagoek arreta gehiagorekin jarraituko zaituzte.
Eneritz Iturriaga Espainiako erlojupekoko txapelduna
Iazkoa errepikatuz Eneritz Iturriaga (Fassa Bortolo Top Girls) aurten ere Espainiako txapelketan erlojupean irabazita etxeratuko da. Denboraldi erdia osasun arazoekin ibili da baina Italiako Giroan txukun aritu ostean aurtengo bere lehen garaipena lortu du. Gainera nahiko erraz lortu duela esan genezake uneoro denborarik onenak markatuz joan baita eta azkenean minutu bateko aldea atera baitio bigarrenari.
Cristina Alcaldek egin duen lan bikaina ezin aipatu gabe utzi, nafarrak 4. postuan sailkatzea lortu baitu.
Beste euskaldunei dagokienez, Maria Gallastegi zazpigarrena izan da, Iosune Murillo eta Leire Olaberria 12 eta 13. postuetan geratu dira eta Agurtzane Elorriaga 18.a.
Txurruka eta Azanza Euskaltel-Euskadira
Euskaltel-Euskadi taldea datorren urterako txirrindulariak lotzen hasi da. Gaur bertan Kaiku taldeko Jorge Azanza eta Barloworld taldeko Amets Txurrukaren fitxaketak itxita daudela adierazi dute. Bestalde, Gorka Verdugori beste bi urtez luzatu diote kontratua beraz, 2008ra arte etxeko taldean arituko da.
Ea etxeko talde laranjak fitxaketa (eta ez fitxategi) on batzuk egin eta taldea sendotzeko aukera duten, hor zehar, beste taldeetan sakabanatuta dauden euskal txirrindulariekin benetako talde indartsua egin baitaiteke. Hori bai litzatekeela benetako euskal selekzioa!!
Fitxaketak hasi dira. Ea zenbat datozen eta zenbat doazen. Gainera, gogoratu Haimar Zubeldia eta Iban Mayoren kontratuak ere aurten bukatzen direla. Samuel Sanchezek ere aurten bukatzen zuen baina luzatu zioten duela egun batzuk.