Irakurri dudanez, Andoni Aranagak Euskaltel-Euskadi utzi egin behar du. Egia da ez dela oso ongi ibili etapatan eta beharbada arazo fisiko asko eduki dituela baina ez nuen uste berrituko ez ziotenik. Eta dirudienez ez da bakarra izango. Denboraldia Urriak 21ean bukatzen da eta txirrindulari askok frogatu egin beharko dute kontratua berritzea merezi duten ala ez.
Nire ustez Euskaltel-Euskadik txirrindulari gehiegi ditu eta beharbada taldea “birziklatu” nahi dute. Zoritxarrez Aranaga eta Unairi tokatu zaiela dirudi. Continue reading “Aranaga eta Unai Etxebarria Euskaltel-Euskaditik kanpo”
Aste osoko lan ederra borobildu zuen atzo
Gaur ekainaren bata da. Maiatza joan da. Asteburuko erlojupekoaren eta azken esprintaren aurretik geratzen zen etapa bakarra zen. Ihesaldietarako azken aukera zen eta etaparen bigarren erdian zeuden igoerek oraindik indar guztiak xahutu ez dituztenen artera mugatzen zuen lehia. Goizean gure adituek, Gure Aditua eta VDB (fitxaketa berria) aipatu dituzten Garzelli, Rasmussen, Bettini eta konpainia.
Jakindo duzuen bezala, puerto affair-a albo batera uztearen erabakia hartu ostean, inplikatutako txirrindulariek hurrengo urteari begira prestakuntza lanetan hasiak dira. Txirrindulari horien artean Osa anaiak aurkitzen dira. Bazirudien bi anaiek txirrindularitza uzteko erabakia har zezaketela, baina azkenean jarraitzea erabaki zuten.