Euskal txirrindulariak: fitxaketak, beraien egoera…

EuskadiBerri honekin euskal herritarrak diren txirrindularien egoeraren berri eman nahi genuke. Zeresan handiena eman duena Iban Mayoren fitxaketa izan da baina tropelean txirrindulari euskaldun mordoa dabil. Guk prentsan azaldutako informazioa eta gertuko txirrindulariena bakarrik dakigunez, zuen laguntza eskertuko genuke hutsak daudenen informazioa jasotzeko. Adibidez, Orbea taldeak datorren urtean ze txirrindulari izango dituen gustura jakin nahi genuke. Kaiku taldeko zuzendari ohia ere babesle bila dabil baina jada etsipenaren atarian dago.

Ondorioz, zerrendan oraindik aldaketa batzuk izango direlakoan gara. Ea zenbat euskal herritar ditugun 2007an tropelean. Ikus dezakezuen bezala txirrindulari asko dugu talderik gabe. Ea zortea duten eta talderen batean lekua egiten dioten. Oraingoz, hau da datorren urterako guztien egoera, guk daukagun informazioaren arabera (taldez aldatu dutenak beltzez):

Continue reading “Euskal txirrindulariak: fitxaketak, beraien egoera…”

Bukaera ezin hobea!

Samuel irabazle ilunpetanUci ProTourrak larunbatean eman zion amaiera denboraldiari Lombardiako Giroarekin. Bettinik, ortzadar maillotari distira gehiaho emanez, erakustaldia eman zuen eta aurreko egunetan zendu zen bere anaiari garaipena eskaini ahal izan zion. Alejandro Valverde izan dugu sailkapen honetan jaun eta jabe, ordea. Bera izan da lehena eta Samuel Sanchez, Euskaltel-Euskadikoa bigarrena.

Asturiarrak oso indartsu amaitu du urtea. Espainiako Vuelta on baten ondoren, Zurich-eko Sari Nagusia irabazi eta bere garaipenik garrantzitsuena lortu du eta hori gutxi balitz, atzo Bettiniren ondoren bera helmugaratu zen eta ProTourreko Sailkapeneko bigarren postua ziurtatu zuen. 213 puntu alajaina!
Hori dela eta, UCIren ospakizunetan geratu behar izan zuen eta gaur Bartzelonan jokatu den bere proba kuttunetako batean ezin izan du parte hartu. Motjuic-eko Igoerarekin ematen zaio amaiera denboraldiari Espainiako estatuan (hemen, Txitxarroko jaitsierarekin egiten zen antzera. Jokin Ormaetxearen ezbeharra gertatu zenetik ez dela egiten uste dut) eta Continue reading “Bukaera ezin hobea!”

Astarloa Milram-era doa

Igor Astarloa txirrindularia Barloworld taldea utzi eta Milram taldera joango da. Munduko txapeldun izandakoak 30 urte ditu eta Uci ProTourreko talde batera joateko aukera izateak meritu galanta dauka. Ermuarrak bi urterako kontratua sinatu du eta beste atzerrriko talde bat probatuko du. Ez al zuen etxeko taldean korritu nahi? Edota etxeko taldeak ez al zuen Igor Astarloa plantilan eduki nahi? Behintzat txirrindulari garailea izan dela ezin daiteke uka.

Hori horrela, datorren urtean Alessandro Petacchi eta Erik Zabel esprinterren taldekidea izango da. Ea zortea duen eta punta-puntako lasterketetan ikusteko aukera izaten dugun.

Zer nahi ote du?

Mayo eta GorospeGure etxeko taldea datorren urterako taldea zehazten ari dela kontu jakina da. Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Amets Txurruka eta Aitor Galdos fitxatu dituzte eta talde sendoa osatzeko lanetan ari dira. Fitxaketa onak dira nire ustez, nahiz eta laurak ere ez izan oso garaileak. Orain arte.

Talde sendo batek, ordea, liderra behar du, irabazle bat behar du eta hori, azken urteetan, Iban Mayo igorrekoa izan dugu. Bai, egia da 2004ko Tourretik ez duela burua altxa aurten arte eta aurten, berriz ere, lehengo bidera itzultzen ari dela dirudienean (nahiz eta Tourrean huts egin niri ulertezina egiten zaidan neurrian) kontratua bukatu egiten zaio.

Izugarrizko klasea duen txirrindularia da eta taldean Samuel Sanchez asturiarrarekin batera garaipenak lor ditzakeen bakarrenetakoa. (Haimar Zubeldiak ere klase handia duela deritzot baina garaipenen lehiatik hurrunago ibiltzen da nahiz eta askoz erregularragoa izan).

Hori dela eta, Continue reading “Zer nahi ote du?”

Euskaltel-Euskadiren erakustaldia Urkiolan

Mayo Urkiolan irabazle helmugaratzenAspaldi ez genuen ikusten Euskaltel-Euskadi horrelako erakustaldirik ematen. 2003 eta 2004 urteetako garaiak ekarri zizkidan gogora. Egia da Urkiolako Igoera ez dela garai batekoa eta ProTour mailatik oso urrun dagoela baina zaletuak gozatzeko horrelako lasterketa batzuk irabaztea inoiz ez dator gaizki. Talde laranja proba irabazteko talde sendo batekin etorri zen eta aurkari gutxi izan arren Valverde, Karpets, Ricco, Pecharroman, Serrano eta abar ere proba hori irabazteko asmotan etorriko ziren. Azken igoeraren aurretik izandako erorketak ere asko lagundu zion taldeari hautagaietako batzuk indar asko xahutu behar izan zituztelako tropelera itzultzen.

Gauzak honela Iban Mayok ez zuen aurkaririk izan Urkiolako Igoera irabazteko. Euskaltel-Euskadiko liderra gorputzaldi onean da, ezinhobean esango nuke, eta hau bai buruz eta bai hankaz ongi dagoenean geldiezina da. Eta denok dakigun bezala, liderra ongi dabilenean talde osoa ere askoz hobeto ibiltzen da eta halaxe izan zen.

Taldeko guztiek Continue reading “Euskaltel-Euskadiren erakustaldia Urkiolan”