572 Tropela.eus podcastak: 2024ko Espainiako Vuelta

Larunbat honetan, abuztuaren 17an abiatuko da 2024ko Espainiako Vuelta Lisboatik.

Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) kideak batu dira Egoi Martinezi (@egoimartinez78) Vueltari lotutako elkarrizketa interesgarri bat egiteko. Ondoren, nola ez, kinielari errepasoa egiten diote. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu

571 Tropela.eus podcastak: 2024ko Frantziako Tourra

Larunbat honetan, ekainare 29an, abiatuko da 2024ko Frantziako Tourra, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena.

Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) kideez gain, Amets Txurruka (@AmetsTxurruka) ere gehitu da Tourreko ibilbideari zein kinielari errepasoa emateko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu

569 Tropela.eus podcastak: 2024ko Emakumeen Itzulia

Ostiral goizean, 9:50ak aldera abiatuko da 2024ko Emakumeen Itzulia Gasteiztik. Hiru etapaz osatutako lasterketa izango da eta tropeleko onentsuenak bertan izatea espero da etxeko Laboral Kutxa taldearekin batera.

Podcast honetan ohi bezala Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu badira ere, gonbidatu berezia izan dute solasean aritzeko: Peio Goikoetxea (@peiogg). Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu

#563 Tropela.eus podcastak: 2024ko Strade Bianche

Larunbat honetan jokatuko da Strade Bianche klasikoa, bai emakumezko zein gizonezkoena, Tropelako denboraldi honetako lehen bi lehiaketak.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Ez Boran ezta Visman ere, Uijtdebroeks Euskaltel taldean izango da 2024ean [inozentada]

Nahasmen eta saltsa handia sortu da Uijtdebroeks belgiar txirrindulariarekin bere etorkizuna dela eta. Boraren X sare sozialean belgiarrak kontratua duela 2024ean ere taldearekin eta bertan jarraituko duela, fitxatu berri duten Roglic-ekin batera. Aldiz, Visma taldeak sare sozial berean kolore hori-beltzekin arituko zela zioten. Pentsa, tentsioak baretze aldera, UCIk berak ere komunikatu ofizial bat argitaratu beharrean aurkitu zela.

Urtea ez da oraindik amaitu eta affair hau ere ez. Tropelakook Uijtdebroeks-ekin egin dugu topo Labraza herrian, araban. Mutila Orbea bizikleta batekin zebilen eta buruan Euskaltel-Euskadiko kaskoarekin, nahiz eta oraindik jantzia Borakoa zuen.

Galderak egiten hasita, bere amona Labrazakoa dela esan zigun eta beti izan duela Euskal Herriarekiko horrelako maitasun bat. “Txikitan hemen izaten nintzen Labrazako maldetan bizikletan gora eta behera” kontatzen zigun farrez eta gogoan dituela Euskaltel-ek lortutako hainbat garaipen gogoangarri, eta horregatik egiten zuela beti amets talde laranjan aritzearekin.

Guk gure harridura erakutsi diogu izan ere Euskaltel-Euskadira joanda WorldTour mailatik kanpoko talde batean aritzea suposatzen du. Cianen esanetan, ordea, horrek motibazio bikoitza eragiten diola. “Asko hitz egin nuen Boran Sergio Higuitarekin Euskaltelez, bera bertan izan baitzen, eta asko gozatu zuela esaten zidan. Nik enbidiaz entzuten nion, noski, berak ere bai baitzeukan nire sustraien berri. Baina horrela, seguru naiz mailaz igotzen lagunduko dudala eta garaipen gogoangarriak eman”.

Zorionik onenak opa genizkion eta elkar agurtu genuen, arabako herririk txikiena atzean utziz. Laster izango dira, beraz, azkenean Uijtdebroeks 2024ean laranjaz jantzita ikusiko dugunaren baieztapen ofizialak. Adi izan!