Sariak gehitzen!!

2010eko sariakOrain arte jokatu diren lehiaketa guztietan sariak banatu ditu eta oraindik beste zenbait ditugu banatzeko, batez ere Urteko Sailkapenekoak.

Azken egun hauetan sari gehiago emateko aukera eskaini zaigu eta guk zuen artean banatu nahi ditugu. Sari berri horiek Vueltan eta Urteko Sailkapenean gehitu ditugu berriki. Era honetan Vueltako lehen hiruek sariak jasoko dituzte eta Urteko Sailkapenari dagokionez, berriz, lehen hamabost erabiltzaileak.

Bizikleta, bizikletarako ekipamenduak, otorduak, otarrak… izango dira banatuko ditugun sariak. Sari hauek guztiak sarien atalean ikus ditzakezue.

Sari banaketa ekitaldia

Sari guztiak sari banaketa ekitaldian banatuko ditugu. Aurtengoan urriaren 8an izango da sari banaketa ekitaldia. Saritu izan zaretenok sariaren bila ekitaldira etortzera gonbidatuak izango zarete.

Tropela.net podcast berria: 2010eko Tourreko prologoa

Tropela Elkartearen podcast berriaTropela Elkarteak beste aurrera pausu bat eman asmotan Tourreko zenbait etapen kronikak audio bidez egitea pentsatu du. Iritziak eta galderak badituzue erabili ohiko bideak: bloga, [email protected], facebook edota twitterreko @tropela bidez.

Lehen honetan Tourreko prologoaren inguruko kronika egiten dugu. Gustuko izango duzuelakoan gaude.

[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_prologoa32.mp3|titles=Tropela.net: 2010eko Tourreko prologoa]

MP3a deskargatu

Portzentaiak bai ala portzentaiak ez? (II)

PortzentaiakDauphine-ko lehiaketan kiniela egiterako garaian portzentaiak kentzea erabaki eta hala egin zen. Guztia portzentaien inguruan izan diren jarrera eta iritzi ezberdinek eraginda izan da. Orain proba hori egin ondoren, ondorioak ateratzeko garaia da.

Lehenik eta behin gehien antzeman dudana da txirrindularitza jarraitzen ez dutenek lehiaketan parte ez hartzeko erabaki dutela izan da. Bai nire inguruan behintzat. Egin ez dutenei galdetuta arrazoia ez da izan portzentai altueneko txirrindulariak aukeratu ohi dituztelako, portzentaiekin filtro lan bat egiten dutela txirrindulariekin baizik. Hau da, ez dituzte txirrindulari guztiak irakurtzen ibili behar kiniela egiteko eta mapa moduko bat iruditzen zaie kiniela egiteko garaian nekagarri egin ez dakieken.

Beste ondoriotako bat nik neronek antzeman dudana izan da. Portzentaiak jakin gabe gehienek hartutako txirrindulariak aukeratu nituen bat izan ezik. Azkenean txirrinduraitza jarraitzen dugunok antzerako aurre ikuspenak ditugu. Portzentaiak agerian izan banituen beste txirrindulariren batzuekin arriskatuko nintzateke kinielari etekin handiagoa ateratzeko asmoz.

Nik behintzat aipatutako bi puntu nagusi hauek atera ditut Dauphineko lehiaketatik. Hau ikusita nire ustez portzentaiek ez dute pentsatzen dugun besteko ‘kalterik’ eragiten. Ez dakienari bidea errazten zaio eta txirrindulari jarraitzaileari arriskatzeko aukera murrizten zaio. Nik ondorio garbia dut: portzentaiekin hobe.

2010eko Giroa Bassok irabaziko du

Basso 20. etapa hasteko zainAzken astean Bassoren indarra nabarmen agertu da. Bera izan zen Zoncolan indartsuena eta azkeneko asteetako etapetan sasoi onean dagoela erakutsi digu. Ostiralean Aprican amaitzen zen etapan ere berak eta Liquigasek erakustaldia eman zuten. Lan bikainari esker eta gainontzeko faboritoen ez ulertzearen ondorioz, Vareseko txirrindulariak maillot arrosa janztea lortu zuen.

Atzoko etapan lasterketa kontrolatzea besterik ez zuten egin behar izan txirrindulari berdeek maillot arrosa mantentzeko. Gainera Arroyori denbora tartea atera zion eta gaurko erlojuaren kontrako saiorako Bassok 1:15eko errenta du. Errenta nahikoa 2010eko Giroa berak irabaziko duela esateko.

Irrati eta internet bidez jarraitu

Info7 eta Tropela Elkartea elkarlaneanDakizuen bezala, Tropela Elkartea eta Info7 irratiak elkar lanean 2010eko Giroaren azken hiru etapan jarraitzen ari gara. Gaur izango da azkena. Twitter bidez ere jarraipena egin ahal izango duzue @tropela ren bidez. Iruzkinak ere bidal diezazkiguzue zuen mezuetan #tropela eta #giro hash-ak jarriaz. Hau guztia, arratsaldeko 16:00tatik aurrera.

Argazkia: Stephen Farrand

Tropela Elkartea Info7rekin Giroa jarraitzen

Info7 eta Tropela Elkartea elkarlaneanAsteburu honetan amaituko da 2010eko Italiako Giro zirarragarri hau. Oraindik guztia erabakitzeko dago Mortirolo, Gavia eta Veronako erlojuaren kontrakoan, eta Tropela Elkarteak Info7rekin batera Giro hau irrati uhin eta internet bidez jarraitzeko aukera eskaini nahi dizuegu.

Agin Rezolak zuzendukotako saioa gaur, bihar eta etzi jarraitzeko aukera izango duzue. Saio ezberdin bat egitea da asmoa eta Twitter nahiz Facebook bidez ere jarraitzeko aukera izango duzue. Dakizuen bezala gure twitter erabiltzailea @tropela da. Era berean zuen iruzkinak ere bidali ahal izango dizkiguzue #tropela eta #giro etiketen bidez. Facebooka ere eskura izango duzue.