#338 Tropela.eus podcastak: 2019ko Dauphine Kriteriuma

2019ko Dauphine Kriteriumari errepasoa ematen diote ezohiko podcast honetan Inaxio Esnaolak (@inaxioesnaola), Imanol Lluciak (@imanolllucia), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Izan ere “collage” podcast bat dela esan daiteke bakoitzak bere kasaka multzo desberdinen inguruko iritzia ematen baitute. Ohi bezala, kinielak egiten laguntzeko audioa.

#337 Tropela.eus | errepasoa 4

Iban Perez (@piban), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Imanol Llucia (@imanolllucia) azken bi asteetan txirrindularitzak eman duenari errepaso bat egiten diote, bereziki Italiako Giroari eta Emakumeen Birari. Guztia kondentsatuta 30 minutu inguruko saio berri honetan.

#336 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 21. etapa

Gaur amaituk da 2019ko Italiako Giroa Veronan jokatu den 21. etaparekin. 17 kmtako erlojupekoaren saioa non Hagak (SUN) etapa garaipena lortu duen, hautagaien artean bazen ere, askorentzat ezustean.

Aurtengo Italiako Giroa Carapazek (MOV) irabazi du, lehen ekuadortarra Giroa irabazten. Podiumean Nibali (TBM) eta Roglic (TJV) izan ditu. Azkenean Mikel Landak (MOV) ezin dio 23 segundoko errentari eutsi eta podiumetik kanpo geratu da beste behin.

Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da Giro honetako azken podcast hau ere grabatzen.

#335 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 20. etapa

2019ko Italiako Giroko 20. etapak akaso espero baino gutxiago eman du. Edonola ere, azken kilometroetan ihesaldikoak eta sailkapen nagusiko txirrindulariak elkartu, etapa garaipena ihesaldian izan den Pello Bilbao (AST) euskaldunak lortu du, bere Giro honetako bigarrena. Atzetik Mikel Landa (MOV) eta lidergoari sendo eusten dion Carapaz (MOV) helmugaratu dira. Eguneko galtzaileak Miguel Angel Lopez (AST) eta Roglic (TJV) izan dira.

Hau guztia eta 21. etaparen inguruko aurreikuspena ematen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.

#334 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 19. etapa

Esperotako gidoiari jarraiki, 2019ko Italiako Giroko 19. etapan ihesaldi bat osatu da eta garaipena bertako partaide izan den Chavesek (MTS) lortu du. 12 izan dira ihesaldian eta errenta 9 minututik gorakoa izanda, beraien artean jokatu dute etapa garaipena. Sailkapen nagusiari dagokionez Miguel Angel Lopez (AST) mugitu da eta segundo batzuk urratzeko aukera izan du, baina ez du sailkapen nagusian aldaketarik eragin. Carapazek (MOV) jarraitzen du lider.

Hau eta 19. etapak eman dezakeena kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.