#441 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 18. etapa

Hindley (SUN) australiar gazteak etapa garaipena lortu du Giroko mendiko etapa erabakigarrenean

2020ko Italiako Giroko 18. etapan garaipena Hindleyk (SUN) lortu du. Sunweb taldeko indartsuen agertu bazen ere gazte australiarra, Keldermanek (SUN) arrosa janztea lortu zuen.

Hau eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

#440 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 3. etapa

Dan Martin (ISN) indartsu azaldu da Roglicen (TJV) aurrean etapa garaipena lortuz

2020ko Espainiako Vueltako 3. etapa Dan Martinek (ISN) eskuratu du. Irlandarra lesiotik errekuperatuta, sendo ikusten da Vuelta hasiera honetan. Berau Carapaz (IGD) eta Roglic (TJV) liderrarekin batera, momentu honetan Vuelta honetako protagonistak izaten ari dira.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#439 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 2. etapa

Solerrek (MOV) eskuratu du Vuelta honetako 2. etapa

2020ko Espainiako Vueltako 2. etapa garaipena Movistarren denboraldi osoan zehar lortu nahian izan den garaipena izan da. Solerrek (MOV) borobildu du talde nafarrak egindako lana eta berriro ere atzoko indartsuenak gaur ere aurrean izan dira. Sailkapen nagusian Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#438 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 17. etapa

Atzo lortu ezin izan zuena, gaurkoan O’Connorrek (NTT) ederki gauzatu du

2020ko Italiako Giroko 17. etapan garaipena O’Connorrek (NTT) lortu du. Atzo Tratnik (TBM) iheskideak kendu zion garaipena, baina gaurkoan ez du hutsik egin. Faboritoen artean mugimendu esanguratsurik ez eta Stelvio igotzeko bezperatan, Almeidak (DQT) eusten dio maillot arrosari.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#436 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 16. etapa

Tratnikek (TBM) lortu du etapa garaipena ihesaldi jendetsu batean izan ondoren

2020ko Italiako Giroko 16. etapan garaipena Tratnikek (IGD) lortu du ihesaldi jendetsu batea aurrera eginda. Azken metroetan O’Connorri (NTT) gailendu zaio. Almeidak (DQT) azken maldak segundotxoak urratzeko probestu du.

Hau eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu