#420 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa

Italiako lasterketa handia hastear dugu

Larunbat honetan abiatuko da 2020ko Italiako Giroa. 3 erlojupeko izango dituen edizio hau urrian jokatuko da pandemiak eraginda denboraldia berrantolatu beharrean izan baita UCI.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai ibilbideari errepasoa emateko, eta bereziki, Tropelaren aurtengo Giroaren kinielari.

Podcastera harpidetu

#419 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourraren “kontraerasoa”

Tropelako 2020ko Frantziako Tourraren aurkezpen atala

Podcast honetan 2020ko Frantziako Tourrak Tropelan eta Tropelako erabiltzaileongan izan duen eraginaz aritzen dira solasean Iban Hernandez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Errepaso honetan Tourra hasi aurreko podcastean esandakoak ere ekartzen dituzte gogora.


Podcastera harpidetu

#418 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 21. etapa

San Bennettek (DQT) berdez jantzita irabazi du Parisen jokatu den azken etapa

Amaitu da 2020ko Frantziako Tourra gaur jokatu den 21. etaparekin. Garaipen berezia lortu du Bennettek (DQT) Parisen izan ere ez baita ohikoa berdez jantzita irabaztea. Edonola ere protagonista Pogacar (UAD) izan da Tourra, mendiko saria eta gazte onenaren sariak poltsikoratuz.

Podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourrari berari baino Tropelako kinielari egiten dio errepasoa.

Podcastera harpidetu

#417 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 20. etapa

Pogacarrek (UAD) Tourra eta gainontzeko “guztia” irabazi du

Gaurko 20. etapa erabakigarria izan da 2020ko Frantziako Tourreko garailea erabakitzeko. Bertan ezustekoa emanda, Pogacarrek (UAD) izugarrizko erlojuaren kontrako saioa eginda, etapa garaipena, mendiko sailkapena, gazteen sailkapena, eta garrantzitsuena, Tourra bera irabazi ditu Roglicek (TJV) hein batean ez baitu espero zen bezain saio ona burutu. Podiumeko postuetan ere aldaketa izan da Portek (TJV) saioa ona egin baitu eta aldiz Miguel Angel Lopezek (AST) oso kaxkarra. Hain kaxkarra non Mikel Landak (TBM) eta Enri Masek (MOV) sailkapen nagusian ere aurreratu egin duten kolonbiarra.

Etapari errepasoa eta biharko azken etapak eman dezakeenaren kontakizuna duzue podcast honetan bilduta Iban Hernandezen (@piban) eskutik.

Podcastera harpidetu

#416 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 19. etapa

Kragh Andersenek (SUN) bere bigarren etapa garaipena Tour honetan

Etapa eta maillot berdearen lehiak baldintzatutako etapa izan da. Azken igoeran tropeltxo batek aurrera egin du eta bigarrenez, guztiak ezustean hartuta, Kragh Andersenek (SUN) tropeltxo horretan erasoa jo eta bere bigarren etapa garaipena lortu du 411. podcastean aipatzen genuen moduan. Berdearen lehian Sam Bennett (DQT) nagusi izan da eta sailkapen nagusian aldaketarik ez, Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta Frantziako Tourreko 20. etaparen ingurukoak biltzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu