Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.
Ez ahaztu sarien lehian izateko Laboral Kutxakbabestutako sailkapena dugula. Eman izena kiniela gordetzerakoan! Zorte on!
2021eko apirilaren 10ean jokatu zen Itzulia 2021eko azken etapa erabakigarria. Etapa hasieran McNulty (UAE) lider abiatu bazen ere, Rogliček (TJV) urrutitik aurre hartu zuen tropeltxoan sartuta, Itzulia poltsikoratu zuen. Etapa hau zuzenean eman zuen ETB-k eta bertan, etaparen hasieran, Tropelako Elkarteko kide dugun Egoitz Lizasoren bideo bat emititu zuten.
Euskal txirrindulariek astean zehar izandako protagonismoa gogoratu ondoren, Egoitzek nola Itzuliaren antolakontzak azken bi etapak jokatzeko falta zirela, webgune ofizialaren domeinua Itzulia.eus izatetik ItzuliaBasqueCountry.eus izatera pasa zutela azpimarratzen du. Bere iritziz erabaki hori ez da zuzena eta, eztabaida mahai gainean jartzeaz gai, antolakuntzari aurreko domeinura bueltatzeko eskari luzatzen die. Besteak beste, bere argudioa indartzeko, txirrindularitza lasterketa handiek duten irizpidea ekartzen du gogora.
Tropelaren 15ero saioaren 4. atal honetan, Xabier Muriel Caja Rural – Seguro RGA taldeko prestatzailea elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken asteetan izandako lasterketei errepasoa egiteaz gain, txirrindularitza munduko azken fitxaketen inguruan eta abian den Itzuliaren inguruko hausnarketa egiten dute Eneko Garte (@egarte) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Imanol Lluciak (@imanolllucia) gidatutako saioan.