Gaur amaituko da denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena eta berarekin batera Tropela.net-eko 2009ko Tourreko lehiaketa. 10000 kinielatik gora egin dira eta hori Euskal Herrian dugun zaletasunaren seinale garbia da. Aurtengoan hori gutxi balitz, zalegoaren jarraipenak euskal txirrindularien bi garaipen historikoz gozatzeko aukera izan du: Mikel Astarlozaren Alpeetako garaipena eta atzokoan Juanma Garatek Mont Ventouxen lortu zuena.
Baina ez dira Tourrarekin aurtengo lehiaketak amaitzen. Abuztuaren 29an Espainiako Vuelta hasiko da eta hori ere Tropela.net-eko lehiaketarekin goza dezakezue. Irailak 20ra bitartean Espainiako lurretan izan ezik, Holandako lurretan ere ibiliko dira txirrindulariak.
Urtea eta denboraldia amaitzeko, ibilbideko Munduko txapelduna erabakiko duen lasterketa ere jokoan izango dugu gure webgunean. Txapelketa hau Suitzako Mendrision jokatuko da okerrik ezean irailak 27an.
Orain arteko urteetan egin bezala, Vuelta eta Munduko txapelketa faltako lirateke jokatzeko. Baina aurtengoan aldaketatxo bat egitekotan gara eta lehiaketa hauei Donostiako Klasikoa gehitzekotan gara. Klasikoa hau hurrengo larunbatean jokatuko da, beraz, adi izan.
Urtean zehar parte hartzen dituzuen lehiaketa guztien puntuak batutako Urteko Sailkapena osatzen dugu. Horregatik da garrantzizkoa lehiaketa guztietan parte hartzea urteko lehiatzailerik onena izan nahi baduzu. Gogoan izan: Donostiako Klasikoa (abuztuak 1; ziurtatzeko), Espainiako Vuelta (abuztuak 29tik irailak 20ra) eta Munduko txapelketa (irailak 27).


Azkenean iritsi dan zaleok nahi genuen euskal garaipena. Saiatu bai saiatu dira orain arte talde laranjako kideak ihesaldietan sartu eta etapa garaipenaren lehian sartzen, baina gaur arte lortu ez dena gaur
Azken astean sartu gara eta gure lehiaketa pil-pilean da. Zenbait lehiaketan buru belarri sartuak izango zarete eta beste asko zuen tropeltxoetako lehen postuen lehian arituko zarete. Zenbat aldatuko da sailkapen hau azken aste honetan? Hemen zenbait ausnarketa.