Bihar hasiko da Munduko Txapelketaren kiniela egiteko epea. Hau izango da Urteko Sailkapenean puntuagarria izango den azken lehiaketa, beraz, sailkapen horretan buru belarri zabiltzatenok galdu ezin duzuen lehiaketa izango da. Gainontzekook, zaila izango den arren, Munduko Txapelketaren lehiaketa irabazten saiatuko gara Jakionen otarra irabazteko asmotan.
Bi gauza izan beharko dituzue kontutan azken lehiaketa honen inguruan. Lehena bi lasterketez osatutako lehiaketa izango dela. Hau da, aurtengoan, eta nobedade gisa, errepideko lasterketaz gain erlojuaren kontrako saioa ere puntuagarria izango da. Beraz, kiniela berarekin bi disziplinetan parte hartuko dugu eta bi etapa izango bailiran banatuko dira puntuak.
Ondorioz kiniela egiteko epea igandean amaitu beharrean asteazkenean (irailak 30ean, estatuan greba orokorra deitua den egunaren biharamunean) amaituko da. Baina hau ez da aipatu nahi nuen bigarren puntua. Bigarrena aurtengo munduko txapelketa Australian jokatzen dela da, zehazki Melbournen. Noski, antipodetan eguna gurean baino lehenago hasten da, zehazki gurean baino 8 ordu lehenago. Hori dela eta kiniela egiteko epea gurean goizeko 5:00 am direnean amaituko da.
Laburbilduz: kiniela egiteko epea irailaren 30a goizeko 5:00 am arte izango dugu eta kiniela berarekin errepide eta erlojuaren kontrako saioetan parte hartuko dugu.
Espero dut honekin guztia argituta utzi izana. Zalantzaren bat baduzu idatzi iruzkinak lasai eta joango guztiak erantzuten joango gara.
Zorte on guztioi!!
Eguneraketa: azken eguna irailaren 30a izango da eta ez irailaren 29a lehen argitaralpenean jarri genuen bezala. Baina kontuz, irailaren 30an goizeko 5 am itxiko baita eta ez arratsaldekoan.
Ezequiel Mosquera eta Vincenzo Nibali orpoz orpo helmugaratu ziren La Bola del Mundon. Batak bestearen bihotz taupadak entzun zitzakeen ia. Tropeleko irakurle gehientsuenek entzunda ere izango ez duten lehia ekarri zidan niri gogora igoera ikusgarriaren bukaerak: Anquetilek eta Poulidorrek 1964ko Frantziako Tourrean, Puy de Dome mendate mitikon gora izandakoa.
Hauek dira aurtengo 
Pena da. Handia gainera. Espainiako Vuelta bero -bero dagoen honetan, Igor Antonek etxerako bidea hartu behar izan du. Nire adiskide batek Euskaltel Euskadiko txirrindulariaren sasoiak berotuta edo, gogorarazi zidan aurreko batean duela bi urteko Vuelta, Anglirura bidean erori izan ez balitz, Contador estu har zezakeela. Batek daki. Kontuak kontu, aurten bai bazirudiela bere Vuelta izan zitekeela, baina berriz ere eroriko batek bere bidea eten egin du. Galdakaoko igotzaileak erorikoa izan du helmugatik zazpi bat kilometrora, txirrindulariak azken aldapari ekiteko pronto zeudela. Niri Joseba Belokiren Tourreko erorikoa etorri zait burura, nahiz eta hura larriagoa izan zen. Baita Abraham Olanorena 1999ko Vueltan; saihetsa hautsita igo zuen Angliru, baina handik egun gutxira erretiratu zen.