Euskaldunak Dolomitetan nagusi!

Garate garaileEz da txantxetakoa izan gaurko etapa bukaera! Nire larruazaleko ileak ere zutik jarri ditu! Bi euskaldun lehen hiruretan eta Voigtek erakutsitako kiroltasuna!

Garate irundarrak eta Vila beratarrak euskal txirrindularitzaren maila agerian utzi dute gaurko etapa garrantzitsuan: Garatek etapa garaipena eta Vilak hirugarren postua. Gaurko etapan 12 laguneko ihesaldian izan da gakoa. Bertan ziren Juanma eta Patxi. Tropelarekiko 6 minutuz gorako aldea lortu dute. Azken mendatean gora, San Pellegrinon, helmugaren bila, eraso ugari izan dira. Azkenean Garate eta Voigtek osatutako bikotea geratu da lasterketa buruan. Atzealdean ere mugimenduak izan dira eta Basso eta Simonik aurrera egin dute. Vila, berriz, lasterketa burura iritsi nahian ibili da baina ezin.

Garate izan da bikotean lan gehien egin duena, eta guztion zirrararako, Voigtek 400 metro falta zirela eskua luzatu dio eta han abiatu da Garate helmugara bakar bakarrik eta irrifartsu. Voigt bigarren eta Patxi Vila hirugarren. Zaila zen honelako emaitzarik aurrikustea jakinda zein garrantzi zuen gaurko etapak. Ezin liteke gehiago eskatu.

Zorionak bi txirrindularioi!!! Bejondeizuela!!

Txikia nagusi

Piepoli garaileTxirrindularitzaren alde ilunaz askoz gehiago hitz egingo den aste honetan, Tropela Elkarteak ez du iritzik plazaratuko informazio nahikoa eduki artean. Nahikoa denbora izango dugu gero ere horretaz jarduteko. Kirol arlo hutsari dagokionez, Leonardo Piepoli txikiak bere garaipenen zakua betetzen jarraitzen du. Bere zuzendariak esan duenez italiarrak ez zuen Giroan parte hartu nahi baina begira azkenean nola atera zaion…
Simonirekin podioa eskura dute, Piepolirekin bi etapa irabazi dituzte eta gainera, egun hauetan, Kataluniako Volta ere irabazi du Saunier Duvalek David Cañadarekin. Guzti honi, Gomez Marchantek Euskal Herriko Itzulian lortutakoa gehituz gero, denboraldi ikusgarria!

Hemen da mendia!!!

Giroko AdituaBasso jaun eta jabe azaldu zaigu orain arte. Bai ikusi den mendate apurrean, bai erlojupekoan (bakarka eta taldeka) denen gainetik dela argi erakutsi du. Nahiko izango al du bere lehen itzuli handia poltsikoratzeko? Ni baiezkoan naiz, nahiz eta ibilbide beldurgarri baten aurrean gaudela ez dudan ahazten.

Bere atzetik direnei tokatzen zaie orain aurpegia ematea. Azken porturarte gurpilean joanda ezin dute denbora ikaragarririk irabazi eta arriskatu beharrean izango dira. Euren pertsonalitatea erasokorra dela gehituz gero, Cunego, Simoni, Savoldelli, Di Luca edota Rujanok ikuskizun polita eman dezaketela uste dut. Continue reading “Hemen da mendia!!!”

Bide onetik

Jan UllrichGaur askori Tourra etorri zaigu burura. Urtero bezala Ullrichekin eta bere prestaketarekin makina bat komentario izaten da eta aurten ere ez dira falta izan. Hauts gehiena harrotu zutenak Riis-enak izan ziren, alemaniarraren taldekide izandako eta gaur egun Bassoren zuzendaria denarenak. Ullrichek ez die jaramonik egin izan kritikei eta gaur, errepidean, berak ongien egiten dakien arloan erakustaldia eman eta Giroko etapa irabaztea lortu du. Argazkian ongi nabaritu daiteke lanak ongi egiten ari den sentsazioa duen baten aurpegia. Eta gainera argi utziz oraindik bere sasoi punturik onena lortzeko asko falta zaiola! Eskerrak! Bere prestaketa bide onean da eta aurten Tourra irabazi nahi duenak alemaniarra ondoan izango du, urteroko legez. Continue reading “Bide onetik”

Dena erabakitzeko!!!!

Giroko AdituaDuela ia bi astetatik hasia da aurtengo Giroa eta nahiz eta txirrindulari askoren sasoi puntua ikusteko baliagarri izan den korritzeko gelditzen dena ikusi ondoren protagonistak alda daitezkeela uste dut.

Orain arte Basso jaun eta jabe ikusi dugu, Saltarako etapa gogorraren ondoren helmugara iritsi orduko egindako elkarrizketan erakusten zuen arpegi freskoa horren adierazgarri zen. Hurrengo egunean, Passo Lanciano gainean hori berretsi besterik ez zuen egin. Giroa hasi aurretik hautagai nagusia bazen, orain oraindik eta gehiago. Continue reading “Dena erabakitzeko!!!!”