Eskuak gora bai baina…

Bettini eskuak jasotaAtzo berriz ere bigarren gure kilkerra. Badaezpada besoak jaso zituen baina horrek gaur egun ez du ezertarako balio. Egia esan nahiko zorte txarra izaten ari da baina adinean gora doa eta hori ere nabaritzen hasi dela iruditzen zait. Bai esprintetan eta baita igoeretan ere.
Vaitkus garaile lituaniarrak 24 urte besterik ez… Lituaniarrek Giroan irabazten duten lehen etapa. Txirrindularitza zabaltzen ari dela ez dugu gaur deskubrituko. Hor dauzkagu kazahkstandarrak eta europa ekialdeko beste herrialdeko txirrindulari on mordoska bat.

Gaur ere borroka izango da azken kilometroetan eta azken aldapatxoan indartsu ez daudenek berriz ere segundutxo batzuk galduko dituzte…

Nire pronostikoa: Mazzanti, Bettini eta Rebellin. (Bai, gaur ere Bettini bigarren geratuko da)

Jaun eta jabe

Basso arrosazOrain arte, beste oilarren taldeek erakutsitako grinak zalantzaren bat sortzen bazidan ere, hasieratik gehienontzat Ivan Basso zen hautagai nagusia. Gaur, goian bukatzen zen lehen etapa serioan hori baieztatu da eta Giroak hemendik aurrera nagusi bakarra izango duela garbi utzi digu. Gainera oraindik tarteak bizpahiru minutukoak izan arren kontuan hartu behar da erlojupekoan liderrak beste minutu batzuk sartu dizkiela, Savoldelli eta Gutierrezi izan ezik… Kontuz, azken honekin. Atzo ere gaurko podiumean sartu nuen eta bere dohaiak ezagututa Milanon podiumean egoteko borrokan egongo dela iruditzen zait
Oraintxe bertan, Giroa erabakita ikusten dut baina oraindik egun asko geratzen direnez, esperantza izan beharko dugu. Ea Simoni edota Cunegok hobera egiten duen eta azken asteko menditzarretan Basso estu hartzeko gai diren. Ez dut uste.

Euskaldunei dagokienez, Laiseka izan da onena. Nire iritziz, Laisekak sailkapen orokorra lehiatu beharko luke, azken astean goruntz egin dezakeela iruditzen baitzait. Aste gogor horretan aurrean dabiltzanetako batzuk huts egingo dutela, sorpresak izango dira eta gure Roberto hor baldin badabil, Giro bikaina egin dezake. Oraingoz 17.postua.

Garate eta Vilak atzoko esfortzua nabaritu dutela dirudi eta Unaik denbora dezente galdu duenez, etapen ehizean hasteko prest jarri zaigu. Ea gaur baino finago ikusten ditugun denak.

Mendia hasi da, euskaldunak aurrean

GarateAzkenean mendia iritsi da Girora. Faboritoen artean mugimendua izateko ez zen oso etapa aproposa baina, hala ere, etapa oso ikusgarria izan da. Gainera, a ze malda gogorrak jartzen dituzten Italian! Euskaldunek jarri diote saltsa etapari eta ihesaldi nagusian, Giroa aurreko postuetan bukatu nahi duen Garate irundarra sartzean, tropelean, indartsuenen taldeek beltz egin behar izan dute lan. Patxi Vila ere ihesaldian izan da baina honek taldeko estrategiari jarraiki kontrol lana egitea tokatu zaio. Zoritxarrez, bere lagun mina eta entrenamenduetako kidea den Garateren kaltetan… Continue reading “Mendia hasi da, euskaldunak aurrean”

Giroa Belgikatik Italiara

giro.jpgAtzo atseden eguna izan zuten txirrindulariek. Beno, atsedena edota bidaia eguna. Piacenzan dute hitzordua gaurkoan eta talde lanean erlojuaren kontra korritzea egokitzen zaie. 38 kilometro izango dira Italiar lurretan aurtengo edizioan egingo dituzten lehenak. Gogoratu gure lehiaketan gaurko etapa ez dela puntuagarria.

Giro hasiera honetan aipagarriena Petacchiren erorikoa eta ondorioz erretiratzea izan da. Egoera honetan badirudi McEwenek ez duela esprintean areriorik izango. Continue reading “Giroa Belgikatik Italiara”