Euskaldunak Dolomitetan nagusi!

Garate garaileEz da txantxetakoa izan gaurko etapa bukaera! Nire larruazaleko ileak ere zutik jarri ditu! Bi euskaldun lehen hiruretan eta Voigtek erakutsitako kiroltasuna!

Garate irundarrak eta Vila beratarrak euskal txirrindularitzaren maila agerian utzi dute gaurko etapa garrantzitsuan: Garatek etapa garaipena eta Vilak hirugarren postua. Gaurko etapan 12 laguneko ihesaldian izan da gakoa. Bertan ziren Juanma eta Patxi. Tropelarekiko 6 minutuz gorako aldea lortu dute. Azken mendatean gora, San Pellegrinon, helmugaren bila, eraso ugari izan dira. Azkenean Garate eta Voigtek osatutako bikotea geratu da lasterketa buruan. Atzealdean ere mugimenduak izan dira eta Basso eta Simonik aurrera egin dute. Vila, berriz, lasterketa burura iritsi nahian ibili da baina ezin.

Garate izan da bikotean lan gehien egin duena, eta guztion zirrararako, Voigtek 400 metro falta zirela eskua luzatu dio eta han abiatu da Garate helmugara bakar bakarrik eta irrifartsu. Voigt bigarren eta Patxi Vila hirugarren. Zaila zen honelako emaitzarik aurrikustea jakinda zein garrantzi zuen gaurko etapak. Ezin liteke gehiago eskatu.

Zorionak bi txirrindularioi!!! Bejondeizuela!!

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.