#493 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 2. etapa

Van der Poelek (AFC) etapa eta maillot horia

Bigarren etapa eta lider aldaketa. Alaphilippe (DQT) faborito bazen ere, Van der Poelek (AFC) nagusitasuna erakutsi du bi igoeratan: lehenean gainsariak lortzeko eta bigarrengoan etapa garaipena, eta nola ez, maillot horia. Aitona gogoan izan duela ere esan du kazetarien aurrean emozioa ezkutatu ezinda.

Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#492 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 1. etapa

Alaphilippe (DQT) nagusi Tourreko lehen etapan

Abiatu da 2021eko Frantziako Tourra eta guk ere ekin diogu eguneroko podcasta prestatzeari. Podcast honetan Tourreko lehen etapaz gain, La Coursekoaz ere hitz egin dugu. Bertan Volleringek (SDW) lortu zuen garaipena nagusien tropeltxoan azkarrena izanik. Eider Merino (MNX) izan zen lehen euskalduna.

Gizonezkoenean, aldiz, munduko txapelduna den Alaphilippek (DQT) lortu zuen etapa garaipena nagusitasun handiz eta bera da lehen liderra. Sailkapen nagusiari begira galtzaileen artean Miguel Angel Lopez (MOV) eta Porte (IGD) lirateke nabarmentzekoenak.

Hau guztia eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#491 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra

Azkenean, ohiko egutegira bueltatuta, hemen dator aurtengo Frantziako Tourra! Bi hautagai nagusi eta hamabi multzoz osatutako kiniela dugu aurtengoan. Euskaldunei dagokionez, zazpi izango dira lehian, bost taldetan banatuan. Nola ez, Astanak izango ditu euskal txirrindulari gehien, hiru hain zuzen ere.

Aurtengo Tourrari bere osotasunean eta bereziki Tropelako kinielari errepasoa emateko Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira mikrofono hauetara. Ez galdu ezinbesteko izango zaizuen podcast hau eta zorte on!

Podcastera harpidetu

#419 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourraren “kontraerasoa”

Tropelako 2020ko Frantziako Tourraren aurkezpen atala

Podcast honetan 2020ko Frantziako Tourrak Tropelan eta Tropelako erabiltzaileongan izan duen eraginaz aritzen dira solasean Iban Hernandez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Errepaso honetan Tourra hasi aurreko podcastean esandakoak ere ekartzen dituzte gogora.


Podcastera harpidetu

#418 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 21. etapa

San Bennettek (DQT) berdez jantzita irabazi du Parisen jokatu den azken etapa

Amaitu da 2020ko Frantziako Tourra gaur jokatu den 21. etaparekin. Garaipen berezia lortu du Bennettek (DQT) Parisen izan ere ez baita ohikoa berdez jantzita irabaztea. Edonola ere protagonista Pogacar (UAD) izan da Tourra, mendiko saria eta gazte onenaren sariak poltsikoratuz.

Podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourrari berari baino Tropelako kinielari egiten dio errepasoa.

Podcastera harpidetu