#314 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa

Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2019ko Italiako Giroaren aurreko podcast hau grabatzeaz. Aurtengo ibilbidearen nondik norakoak azalduta, ohi moduan, Tropelako kinielaren inguruko iritzia eman dute. Gainera gogoratu aurtengo honetan ere Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapena izango duela lehiaketak. Zorte on!

#313 Tropela.eus | errepasoa: 2019ko Ardenak

Asier Aizpuru, Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan oraingoan atzera begiratu eta gertatutakoa errepasatzeko. Ardenetako klasikoak dituzte mintzagai, bai emakumezkoenak bai gizonezkoenak. Hori gutxi balitz, hurrengo urterako Ardenetako kinielatan arrakasta izateko gakoa zein den kontatzen digu Inaxiok 😉.

Argazkia: cyclingfans.com – Cor Vos

#312 Tropela.eus | errepasoa: 2019ko Euskal Herriko Itzulia eta Paris-Roubaix

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan oraingoan atzera begiratu eta gertatutakoa errepasatzeko. Izan ere Euskal Herriko Itzulia Ion Izagirrek (AST) irabazi zuela (eta nola gainera!) ekarri nahi zuten eta baita Paris-Roubaixeko klasikoan gertatutako gauzarik aipagarrienak ere. Ez dizue kinielak egiten lagunduko podcast honek, baina bai patxadaz bi lasterketa hauek errepasatzek.

#310 Tropela.eus | 2019ko Euskal Herriko Itzulia

Astelehenean abiatuko da 2019ko Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik. Ohi bezala, Tropelako kide diren Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikrofonoetara hurbildu dira beste behin 6 etapez osatutako Itzuli hau aztertzeko. Bakarkako erlojupekoarekin ekingo diote eta Eibarren amaituko da. Tropelako kiniela egiteko ezinbestean entzun beharreko podcasta.