#309 Tropela.eus | 2019ko Flandriako Tourra

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira parte-hartzaileak eta bertan 2019ko Flandriako Tourraz aritzen dira, bai gizonezkoena zein emakumezkoena. Izan ere Tropelak aurten estreinakoz emakumezkoen lasterketa ere gehitu baitu bere egutegira. Hemen kinielak prestatzeko iritziak aurkituko dituzu. Hori bai, adi adi entzun beharko duzu.

Gonbidapen garestiak Frantziako Tourrean

Argazkia: letour Pasa den astean jakin ziren 2019ko Frantziako Tourrerako azken gonbidapen edo wild card-ak. Ez zen sorpresarik izan. Direct Energie eta Arkea-Samsic Frantziako taldeak izan dira aukeratuak. Espero zena, Arkea-Samsic taldearen lekuan Vital Concept ikustea ere posible ikusten genuen arren askok. Ez alferrik, UCI rankingean hobeto kokatua dago Vital Concept (25) Arkea-Samsic baino (28). […]

#308 Tropela.eus podcastak: 2019ko Tirreno Adriatikoa

Denboraldiko Tropelaren bigarren podcasta Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute. Bertan 2019ko Tirreno Adriatikoaz aritu dira, beti ere kinielari errepasoa emanez. Aldaketarik ezean, badirudi hiru euskaldun izango direla eta azken uneko notizia Sagan (BOH) ez dela ehuneko ehunean abiatuko izango dira.

#307 Tropela.eus podcastak: 2019ko Strade Bianche

Urteko estraineko podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean denboraldiko eta Tropelan estrainekoz izango den Strade Bianche, emakumezko eta gizonezkoen, klasikoen analisia egiten. Emakume eta gizonezkoen lasterketak berdintasunez tratatzeko aldarria egiteaz gain, kinielei errepasoa egiten diete. Ahaztu gabe webgune berria duela Tropelak martxan, nahiz eta oraindik guztiz […]

#306 Tropela.eus podcastak: 2018ko denboraldiari errepasoa

Hauxe duzue urteari errepasoa ematen dion podcasta. Bertan Imanol Llucia (@imanolllucia), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu ziren podcasta zuzenean grabatzen Libros de Rutak ere 5. urteurrenean behin behinean irekitako denda fisikoan. Hirukoteak denboraldi osoari errepasoa emateaz gain “tropeltxoko graziosoak” zer diren azaltzen dute. ZOZKETA: esatariek errepasoan akats larri bat egiten dute. Zein […]

#305 Tropela.eus podcastak: 2018ko Lombardia

Larunbat honetan jokatuko da Tropelan denboraldiko azkena izango den klasikoa, Lombardia. Lasterketa honen inguruan solasean Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira. Bertan egun hauetan Italian jokatzen ari diren klasikoez aritu dira ikusteko ea zein txirrindulari izan daitekeen indartsu larunbatean. Nola ez, bertan Tropelako kinielari ere errepasoa egiten diote solaskideek.

#304 Tropela.eus podcastak: 2018ko Munduko Txapelketak

Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2018an Innsbruck eta Tirol inguruan jokatuko diren Munduko Txapelketen inguruan aritzeko. Bertan gizonezkoen kinielari errepasoa egin diote, nahiz eta emakumezkoenaz nahiz taldekako erlojupekokoaz ere aritu diren.

#303 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Vivianik (QST) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako azken etapa. Horrenbestez Sagan (BOH) etapa garaipenik gabe geratu da Vuelta honetan. Vuelta Simon Yatesek (MTS) irabazi du, Mas (QST) eta Lopez (AST) izan dituelarik podiumeko kide. Gogoratu Ion Izagirrek 9. postuan amaitu duela eta gaurkoan txirrindularitza profesionalari agur esan dion euskalduna Igor Anton (DDD) izan dela. Hau […]

#302 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

Gaurkoa izan da 2018ko Espainiako Vueltako sailkapen nagusirako etapa erabakigarria. 20. etapak, Col de la Gallinan amaitzen zenak, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Simon Yatesek (MTS) sendoena izan dela erakutsi du eta berak eramango du Vuelta hau. Podiumean bigarren Mas (QST) izango da, gaurko etapa garailea, eta hirugarren Lopez (AST) kolonbiarra. Euskaldunik onena Ion Izagirre […]

#301 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da 2018ko Espainiako Vueltako 19. etaparen kronikatxoa egitera mini podcast honetan. Faboritoen artean indartsuen agertu da Simon Yates (MTS) nahiz eta etapa garaipen berarekin batera helmugaratu den Pinotek (GFC) eskuratu duen. Valverdek (MOV) krisialdia pasa badu ere, bigarren postuari eusteko gauza izan da eta orain Kruijswijk (TLJ) da podium postuetan sartu […]