#365 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 2. etapa

Quintanak (MOV) irabazi du Vueltako 2. etapa

Benidorm eta Calpe artean jokatu da gaurko Espainiako Vueltako 2. etapa eta faboritoak izan dira protagonista. Puig Llorencako igoera erabakigarria izan da indartsuenak aurreratzeko eta jaitsieran Mikel Nieve (MTS), Aru (UAD), Uran (EF1), Roche (SUN), Roglic (TJV) eta Quintanaz (MOV) osatutako seikoteak egin du aurrera. Azken kilometroetan Quintana bera izan da erasoa jo eta etapa garaipena lortu duena. Gorriz, aldiz, Roche jarri da. Pena izan da baina Mikel Nievek ezin izan du etaparen lehian aritu biribilgune batean ia erori baita.

Hau eta gehiago kontatzen dizue Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#364 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 1. etapa

Deceuninck – Quick-Step taldekoek Jumbo Visma taldearen kotxea oztopo izan dute

Gaur abiatu da 2019ko Espainiako Vuelta taldekako erlojuaren kontrako saioarekin. Sorpresaz, Izagirre anaien Astana taldea izan da azkarrena Torreviejako kaleetan Deceuninck – Quick-Step eta Sunweben aurretik. Gorriz Lopez (AST) jarri da eta Roglicen Jumbo taldeak 40 segundoko atzerapena izan du eroriko batek eraginda.

Hau guztia eta gehiago Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen dizue podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#363 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta

2019ko Espainiako Vueltaren ibilbide mapa

Hauxe duzue 2019ko Espainiako Vueltaren inguruko podcastaren aurre analisia. Dagoeneko 22 taldeek beraien zortzikoak aurreratu dituzten honetan, Lander Garro, Iban Perez (@piban), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) ibilbidea eta Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Ohi moduan, irizpide eta informazio ugari denboraldiko azken itzuli handiaren inguruan.

Podcastera harpidetu

#362 Tropela.eus | errepasoa 6

Lambrecht (LTS) gaur Poloniako Tourreko 3. etapan istripua izan eta zendu da

Hauxe duzue denboraldiko 6. errepaso podcasta. Bertan Egoitz Lizaso (@elizaso), Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Iban Perezek (@piban) azken asteetan txirrindularitza munduan izandako berriei errepasoa emanez beraien iritziak azalarazten dituzte. Zoritxarrez, podcast honetan Poloniako Tourrean zendu berri den Lambrecht (LTS) gaztea izan dute mintzagai, baita 2019ko Frantziako Tourra eta 2019ko Donostiako Klasikoa, emakumezko zein gizonezkoena.

Podcastera harpidetu

Evenepoel UCIko lasterketak poltsikoratzen hasi da

Evenepoel (DQT) Klasikoaren aurkezpenean

Jokoz kanpo harrapatu du Evenepoel (DQT) gazteak tropela, edo geratzen zena, Murgil tontorrari ekiteko ibilbide lauan. Ez da bakarrik izan, Skujins (TFS) bikain bat bidelagun izan du maldarik gogorrenak iritsi arte. 15 segundo, 30 baita ia 50 segundoko tartea ere ateratzen zien Movistar eta ondoren Astanak zuzentzen zuen nagusien tropeltxoa.

Continue reading “Evenepoel UCIko lasterketak poltsikoratzen hasi da”