Oraindik kosta egiten da Parisen jazotakoa irenstea. Bai, orain astebete eskas izandako atentatu sortaz ari naiz. Bazirudien 11-S famatuaren ondoren hartutako segurtasun neurri aunitz eta eskandalagarri haien ondoren gauzak kontrolpean izatetik urruti daudela, alferrikakoak direla alegia. Akaso pentsatu beharko da, frantziarrei kasu honetan, horrelako gorrotoa eragiteraino zerk eraman dituen ekintzaile horiek. Baina hori “dakitenei utziko diegu”, asko baitira gaiaren inguruan dakitenak, telebista nahiz prentsan hala dirudi behintzat. Continue reading “Pintokoa pistolarik gabe”
Kategoria Artxiboak:Iritzia
Irabazteko baimena
James Bonden azken pelikula zinema aretoetan dagoela aprobetxatuta, zuen baimenarekin, Sky taldea eta MI6 zerbitzu sekretu britainiarra parekatuko ditut ondorengo lerrootan. Bond jaunaren pelikuletan, maiz, zerbitzu sekretuari men egin nahi ez diona izaten da gaiztoa, zitala. Bada, Sky taldean ere diziplina arazotxo bat edo beste izan dute Brailsfordek eta gainerako zuzendariek. Esate baterako, Sir Wigginsek irabazitako Tourrean, 2012an, Froomek taldeburua atzean utzi zuen mendiko etapa batean, nahita edo nahi gabe. Auskalo. Ordutik Froome izan da taldeko nagusia, baina ezin uka punta-puntako beste txirrindulari batzuk ere izan dituela Skyk, eta haietako batzuentzat bigarren mailan egotea ez da beti gozoa. Continue reading “Irabazteko baimena”
Marea berdea helburu
Munduko txapelketa, Lonbardia eta Abu Dhabiko lasterketak ospatu ostean txirrindulari zaleek itxitzat ematen genion 2015 denboraldiari. Urte bat denetik utzi diguna beste behin. Kasik astirik utzi gabe dastatzeko kilometro mordoxkek utzi gaituzten fruituak hasi gara dagoeneko 2016ra begira.
Txirrindulari garrantzitsuenek hasiak dira argitaratzen urte berriko helburuak – adibidez egun hauetan jakin dugu Valverdek 36 urterekin lehen aldiz izango duela Giroko sailkapen nagusia jomugan, ondoren Nairo Quintanari lagunduko dio Tourrean eta abuztuan Rioko jokoetako hautagaien artean sartu beharko dugu ziurrenik. Eta taldeak ere hasi dira azken hilabeteetan egin dituzten fitxaketekin lan-taldeak ixten. Continue reading “Marea berdea helburu”
Argia da Nibali. Argiena?
Denboraldi gorabeheratsua izan da zalantzarik gabe Nibalirena. Frantziako Tourra hasi aurretik iazkoaren antzeko ibilbidea zeraman, soilik bere herrialdeko txapelketa poltsikoan zuelarik. 2014ko prestaketa berbera, beraz. Noski, iazko Tourrean egindakoa eginez gero (4 etapa eta sailkapen nagusia) gainontzeko denak barkatuta daude.

Baina aurtengoan gauzak ez dira berak uste bezain ongi irten. Nahi baina exkaxago frantziar maldetan, lasterketa osoa ezinean ibili ondoren etapa batekin makilatu du bere partaidetza. Noski, hau ez da halako presupuestoa duen txirrindulari batentzako nahiko emaitza, eta taldeko ugazabak Espainiara bidali zuen #laVuelta (ez #LV2015) lehiatzera. Eta hara, bigarren etapan etxera, nola eta kamerek taldeko autoari eskegita harrapatu ostean.
Continue reading “Argia da Nibali. Argiena?”2015eko denboraldiari errepasoa (I)
Iaz lehiaketa kopurua igo egin genuen galdeketa bat egin eta gero, beraz, ezin 2014a 2013arekin alderatu, ez zuzenean behintzat. Aurten, iazko egutegi bera izanda, azterketa zuzenagoa egiteko moduan gara.
Datu politak lortu ditugu aurtengoan zuei guztioi esker. 210.000 kiniela baino gehiago egin dira aurtengo denboraldian, iaz baino 13.000 inguru gehiago. 21 lehiaketa izan direla kontutan hartuta, bataz beste 600 kiniela gehiago lehiaketa bakoitzeko. Guztietan ez da gorakada bera izan, eta guztietan ez da gorakada izan. Itzulian eta Emakumezkoen Munduko txapelketan beherakada izan da, %3 eta %5ekoa hurrenez urren.
Gorakadarik nabarmenena jasan dutena Suitzako Tourra eta Donostiako Klasikoa izan dira. Azken hau lehiaketarik jendetsuena izan da hiru handien ondoren, 11.000 kiniela baino gehiagorekin. Aipagarria iruditzen zaigu Emakumeen Biraren igoera, izan ere %14koa izan baitu, ia 8.900 kiniela izan dituelarik.
Erabiltzaile kopuruaren igoera nabarmen geratzen da Urteko Sailkapenean ere. Aurtengo denboraldian ia 21.400 erabiltzailek osatzen dute Urteko Sailkapena; iaz, aldiz, 20.400 inguru izan ziren.
Asko pozten gaitu erabiltzaile kopuruak gora egiten jarraitzen duela ikusteak. Horrek hurrengo urteari begira ere indarrak ematen dizkigu zerbitzua hobetzen jarraitzeko. Beraz, eskerrik asko, beste behin, erabiltzaile guztioi aurten ere hor izan zaretelako!!