Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean 2018ko Italiako Giroaren ibilbidearen inguruan eta batez ere Tropelako kinielaren inguruan. Bertan nola 101. Giro hau Israeletik abiatuko den kontatzen dute eta 5 euskal ordezkari izango dituela aldaketarik ezean.
Kategoria Artxiboak:Ibilbideak
#234 Tropela.eus podcastak: 2018ko Euskal Herriko Itzulia
Podcast honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Euskal Herriko Itzuliaren – edo Itzulia Basque Country esan behar dugu? – podcasta grabatu dute. Aurtengo berrikuntza guztiez aritu dira, baita Itzuliaren webgune ofizial berriaren inguruan ezin bestean. Baina garrantzitsuena lehiaketari eta kinielari berari egiten dioten errepasoa da.
#210 Tropela.eus podcastak: 2017ko BinckBank Tour
Ibanek (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) 2017ko BinckBank Tour lasterketaren podcast hau grabatu dute. Bertan nola Eneco Tour bezala ezaguna zen lasterketa aurten BinckBank Tour izenez lehiatuko dela kontatzen dute. Tropelan estreneko aldia izango da lasterketa hau jokoan izango dena. Bi solaskideek beraien iritzia ematen dute.
Tropela podcastak: 2017ko Kataluniako Volta
Lasai antzean hasi eta su bizian bukatu
Tropelako kiniela egin aurretik ez dago sobera Paris-Niza probaren ibilbideari bistadizo bat botatzea. Aurtengo lasterketa martxoaren 5ean, iganderarekin, abiatuko da Bois-d’Arcyn eta ez da erlojupeko lehiarekin hasiko. Hori da, begien bistan, aldaketarik nagusiena aurreko urtekoekin alderatuta. Lehenengo hiru etapak lasai samarrak izango dira sailkapen nagusiari begira. Hortaz, esprinterrek eta ihesaldietan iaioak direnek hiru egun apropos izango dituzte borrokarako.
Martxoaren 8an, asteazkenarekin, jokatuko da erlojupekoa. Etapa bitxia inondik ere, izan ere, 14 kilometro eta erdiko saioaren azken hiru kilometroak maldan gora izango dira. Hori horrela, erlojuz kontrako espezialistek lanak izango dituzte igotzaile petoei eusteko. Ostegunean, berriz ere bare eta ostiralean, martxoak 10, izango da lehen mendiko etapa; ziklistek ez dituzte mendate izugarri gogorrak igoko, baina oso ibilbide gorabeheratsua izango dute eta azken bi kilometroek ia %10eko malda dute. Continue reading “Lasai antzean hasi eta su bizian bukatu”