Normalean webgune honetan ez dugu euskarazko filmen berri ematen baina oraingo honek txirrindularitza ardatzetako bat duenez gure ekartzea otu zaigu. Alkain, Hormaza eta konpainia tartean izanda umorerik ez da faltako. Ni behintzat, txirrindularitza zalea izanik, hain zinefiloa izan ez arren, filma ikusteko irrikitan nago. Ikusten dugunean komentatuko dugu gehiago. Orain itxarotea dagokigu. Bitartean hemen doakizue Baleuko etxekoak zabaltzen ari diren sinopsia.
Sinopsia
Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitza zaleak. Berrogeina urte inguru dituzte eta lan egiten duten enpresa, Saldix Corp., bi urtez dabil gatazkan langileekin. Enpresa beste nonbaitera eramango duten zurrumurrua zabaldu denean, Martin aita izateko puntuan dago, eta krisialdi batean murgilduko da. Bi lagunak ika-mika hasiko dira, Kepa langabeziak sorturiko egoerara egokitu baita.
Beren adiskidantza apurtzear dagoenean helburu bat sortuko da: beren protestak Frantziako Tourrera eramatea. Horretarako, enpresako auto bat lapurtu beharko dute, sindikatuaren egoitzan dagoen materiala hartu, eta Pirinioetara joan azkar batean. Eta hori guztia, Zuriñe izeneko kazetari gazte baten laguntzarekin. Neskaren presentziak mota guztietako sentimendu kontrajarriak eragingo dizkie biei.
Bitartean, enpresako gerentea den Iñigok iheslarien atzetik irten beharko du, bi iheslariek, jakin ez badakite ere, agiri garrantzitsu bat daramatelako beraiekin.
Seguru zuen ordenagailuak babesteko antibirusa, anti-spywarea, firewall-a, anti-phising-a… eta bestelakoak izango dituzuela. Asko dira sarean dabiltzan birus eta gure datuez jabetu nahi duten robot nahiz pertsona. Noski, babesik ez baduzu, kontuz!
Eutsi izeneko euskarazko hirugarren film luzea grabatzeko lanak ekainaren 19an abiatu zituen Alberto. J. Gorritiberea zuzendariak Oarsoaldean, Baleuko eta Irusoin produkzio etxeek bultzatuta. Proiektua Aupa Etxebeste eta Kutsidazu bidea, Ixabel ondoren dator eta ETBren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Pelikulak euskal gizartearen kezka eta arazoak azaleratuko ditu.
Eguraldi txarra dela eta gaurko eta biharko aurrikusita zeuden grabaketak bertan behera geratu dira. Ondorioz, bihar, uztailak 12, estrak Lizarraga mendatera gerturatzeko autobusak ere ezerezean geratzen dira.
Eutsi izeneko euskarazko hirugarren film luzea grabatzeko lanak ekainaren 19an abiatu zituen Alberto. J. Gorritiberea zuzendariak Oarsoaldean, Baleuko eta Irusoin produkzio etxeek bultzatuta. Proiektua Aupa Etxebeste eta Kutsidazu bidea, Ixabel ondoren dator eta ETBren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Pelikulak euskal gizartearen kezka eta arazoak azaleratuko ditu.