ZIKLO kmk 06

XV. Gipuzkoako Txalenge Zikloturista

Euskara muga guztien gainetikBihar, ekainaren 25ean, Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak, aurtengo Kilometroak antolatzen duen ikastolak antolatuta III. Ziklokilometroak egingo da. Zikloturistentzako plan bikaina eta ibilbide zoragarria. Ibilbidea osatzerakoan antolatzaileek aurten Nafarroa Oinez Beran izango dela eta Herri Urrats, beti bezala, Senperen izan dela kontuan hartuz, Oiartzun, Senpere eta Bera lotzen dituen ibilbide eder bat osatu dute. Irteera eta helmuga Oiartzunen izango dira, Done Eztebe plazan, eta anoa-postua Beran egongo da. Inskripzioa han bertan egin beharko da eta 15 euro kostatuko da. Helmugan hamaiketakoa izango denentzat eta bestelako hainbat zerbitzu ere emango ditu antolakuntzak, Lartaun zikloturista elkargoaren laguntzaz.
Informazio gehiago nahi izanez gero (ibilbide zehatza, perfila eta abar) Kilometroetako webgunean aurkiko duzue.

Animatu, ondo pasako duzue eta!

Tropela.net ere euskarazko webgune elebakar bisitatuenen artean

Tropela.netCybereuskadik, Alexa webgune estatubatuarrak plazaratzen dituen webguneei buruzko datuetan oinarrituta, Euskal Herri osoko sailkapen-zerrenda argitaratu berri du. Sailkapen-zerrendok webguneek jasotzen duten bisita kopuruaren arabera osatzen dira hain zuzen ere. Erabili.com webgunea, berriz, haratago joan da eta euskara hutseko lehen hogei webguneen sailkapen-zerrenda argitaratu du. Sailkapen honen arabera, Tropela.net 19. postuan agertzen da.

Tropela Elkartearentzat berri hau pozgarria den arren, are eta pozgarriagoa da jakitea iazko datuekin alderatuta, euskara hutsezko webguneek aipatutako sailkapenean gorantz egin dutela.

Zorionak, beraz, euskal nabigatzaile guztioi!!