#337 Tropela.eus | errepasoa 4

Iban Perez (@piban), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Imanol Llucia (@imanolllucia) azken bi asteetan txirrindularitzak eman duenari errepaso bat egiten diote, bereziki Italiako Giroari eta Emakumeen Birari. Guztia kondentsatuta 30 minutu inguruko saio berri honetan.

#336 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 21. etapa

Gaur amaituk da 2019ko Italiako Giroa Veronan jokatu den 21. etaparekin. 17 kmtako erlojupekoaren saioa non Hagak (SUN) etapa garaipena lortu duen, hautagaien artean bazen ere, askorentzat ezustean. Aurtengo Italiako Giroa Carapazek (MOV) irabazi du, lehen ekuadortarra Giroa irabazten. Podiumean Nibali (TBM) eta Roglic (TJV) izan ditu. Azkenean Mikel Landak (MOV) ezin dio 23 segundoko […]

#335 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 20. etapa

2019ko Italiako Giroko 20. etapak akaso espero baino gutxiago eman du. Edonola ere, azken kilometroetan ihesaldikoak eta sailkapen nagusiko txirrindulariak elkartu, etapa garaipena ihesaldian izan den Pello Bilbao (AST) euskaldunak lortu du, bere Giro honetako bigarrena. Atzetik Mikel Landa (MOV) eta lidergoari sendo eusten dion Carapaz (MOV) helmugaratu dira. Eguneko galtzaileak Miguel Angel Lopez (AST) […]

#334 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 19. etapa

Esperotako gidoiari jarraiki, 2019ko Italiako Giroko 19. etapan ihesaldi bat osatu da eta garaipena bertako partaide izan den Chavesek (MTS) lortu du. 12 izan dira ihesaldian eta errenta 9 minututik gorakoa izanda, beraien artean jokatu dute etapa garaipena. Sailkapen nagusiari dagokionez Miguel Angel Lopez (AST) mugitu da eta segundo batzuk urratzeko aukera izan du, baina […]

#333 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 18. etapa

2019ko Italiako Giroko 18. etapak esprintean amaitu behar zuela zirudien, eta hala pentsa arazi gaitzake sailkapenari begiratzen badiogu. Baina etapa honetan ihesaldia esprinterrei eta beren taldeei gailendu zaie. Cimak (NIP) lortu du etapa garaipena ihesaldiko hirukotea Denz (ALM) eta Maestrirekin (BRD) osatu duenak. Tropel nagusian Ackermann (BOH) izan da azkarrena. Etapa garaipenak ihes egin badio […]

#332 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 17. etapa

2019ko Italiako Giroko 17. etapan berriro ere protagonista etapa ehiztariak izan dira. 30 bat laguneko ihesaldia eta bertan indartsuena Peters (ALM) frantziarra izan da. Atzetik Chaves (MTS) eta Formolo (BOH) iheskideak helmugaratu dira. Sailkapen nagusikoen arteko erasoak azken igoeran izan dira Movistarrekoen eskutik. Lehenik Mikel Landak (MOV) egin du aurrera eta atzetik Carapaz (MOV) eta […]

#331 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

Azken astean sartuta, 2019ko Italiako Giroko 16. etapan Mortirolo igo beharra izan du tropelak. Ihesaldiak etapa honetan bere bidea egin du eta Cicconek (TFS), aurtengo Giroko protagonistetako batek, mendiko puntuak zakuratzeaz gain, etapa garaipena lortu du Hirtekin (AST) helmugaratuta. Faboritoen artean indartsuenak Movistarreko Carapaz (MOV) eta Mikel Landa (MOV), Bahreineko Nibali (TBM), Education Firsteko Carthy […]

#330 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 15. etapa

Azken atseden egunaren aurreko etapa izan da 2019ko Italiako Giroko 15. etapa hau. Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen duen moduan, ihesaldian bi izan dira protagonista, Cattaneo (ANS) eta Cataldo (AST). Azken hau izan da etapa garaipena lortu duena. Faboritoei dagokienez, Carapazek (MOV) eta Nibalik (TBM) denbora atera diote Roglici (TJV) batez ere izandako matxura eta erorikoagatik. […]

#329 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa

Berandu bada ere, hemen duzue 2019ko Italiako Giroko 14. etaparen mini podcast hau. Carapaz (MOV) izan zen indartsuena eta etapa garaipena lortzeaz gain, lidergoa berreskuratu ditu errentaz gain helmugako gain sariei esker. Roglic (TJV) orain 7 segundora aurkitzen da eta podiumeko hirugarren postuan Nibali (TBM) da etaparen ondoren. Hau guztia kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) […]

#328 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 13. etapa

Bigarren etapa menditsua gaurkoa eta ikuskizuna izan da. Ihesaldi jendetsuan Cicconek (TFS) mendiko sailkapeneko lidergora berreskuratu du eta bertan zen Zakarinek (TKA) etapa garaipena lortu du sailkapen nagusian podium postuetan jartzearekin batera. Pena, baina Mikel Nieve (MTS) ez da gauza izan errusiarraren erritmoari eusteko eta bigarren sailkatu da. Aldiz, hirugarren Mikel Landa (MOV) urrutitik erasoa […]