#355 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 15. etapa

2019ko Frantziako Tourrak Pirinioei agur esan die 15. etaparekin eta atseden hartzea tokatu zaie txirrindulariei Nimesen azken asteari ekin aurretik.

Ihesaldiko indartsuena izanda, Simon Yatesek (MTS) bere bigarren etapa garaipena lortu zuen. Bigarren Pinot (GFC) indartsu bat eta hirugarren ikuskizuna emateko prest dagoen Mikel Landa (MOV) bat ikusi ditugu. Hori bai, Alaphilippek (DQT) denbora galdu badu ere, lidergoari eusteko moduan izan da.

Hau guztia eta biharko 16. etapak eman dezakeenaz mintzo da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#354 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 14. etapa

Tourmaleten amaitu da 2019ko Frantziako Tourreko 14. etapa. Etapa garrantzitsuak aurkariak zein indarrez aurkitzen diren ikusteko, zalantzarik gabe. Bertan besoak altxa dituena Pinot (GFC) izan da Gaudi taldekideak jarritako erritmo gogorrari errematea emanez. Bigarren, ordea, Alaphilippe (DQT) sailkatu da eta lidergoa sendotzen jarraitzen du.

Etapa honetaz eta 15. etapak eman dezakeenaz Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako audioa hemen duzue entzungai.

#353 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 13. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 13. etapari errepasoa egiten dion podcasta duzue hau. Iban Perezek (@piban) kontatzen digu nola ezustean Alaphilippek (DQT) etapa garaipena eta lidergoa lortu zituen. Ondorioz Tour hau irabazteko hautagai bihurtu da. Bigarren Thomas (INS) izan da eta hirugarren De Gendt (LTS).

Lasterketa jada Pirinioetan da. 14. etapa Tourmaleten izango da eta eman dezakeenaren aurre analisia ere egiten du Ibanek.

#352 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 12. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 12. etapan 40 laguneko ihesaldiak izan du protagonismoa. Pirinioetako lehen etapan, 40 hauetatik indartsuenak Pello Bilbao (AST), Simon Yates (MTS) eta Mühlberger (BOH) izan dira. Azken metroetan azkarrena Yates izan da eta berak eraman du etapa Pello Bilbao bigarren izan delarik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphillipek (DQT) jarraitzen du lider.

Bihar erlojupekoa izango dute eta gaurko etapak emandakoa zein biharkoan espero dezakegunaz hitz egiten digu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

#351 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 10. eta 11. etapak

2019ko Frantziako Tourreko 10. eta 11. etapei errepasoa egiten die Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Cofidis eta Wanty bi egun hauetan izandako ihesaldietan protagonista izan direla kontatzen du, baina etapa garaipenak esprinterrek lortu dituztela: Van Aertek (TJV) eta Ewanek (LTS).

Gertakarien artean asteleheneko etapan, 10. etapan, nola haize babesak zenbait faborito moztuta utzi zituen kontatzen digu ia minututik gora galduz, eta nola ez, Mikel Landak (MOV) Barguilekin (PCB) izandako ezbeharra, 2 minututik gora galtzea eragin baitzion.